2024-2027 epealdiko lau ekitaldietatik bi garatu ditugun honetan, 2025ean egindakoa ebaluatu eta urte honetarako gakoen berri emango dugu

2024-2027 epealdirako prestatu dugun
planaren erdira iritsi gara.
Iaz, ezarrita genituen helburuak
bete genituen.
Baina garrantzitsuena da
gauzak kontuz eta arduratsuak izanez
egiten jarraitzen dugula.
Oso inportantea da, halaber,
daukagun dirua baino gehiago
ez gastatzea lortu dugula.
2025. urtean, jarraipen operatiboa egin genuen helburu, ekimen eta ekintza-planetan, eta denetan ere nabarmen egin genuen aurrera. Kudeaketa-planaren %90,91 burututa dago, eta gainerako %9,09a garatzen ari gara. Gure zuzendari kudeatzaile Txema Francoren esanetan, “jarduera biziko urtea izan zen, ikaskuntzaz betea; hala, aurrera egitea lortu genuen, begiradak koordinatuz eta ekarpenak batuz, eta horiei esker lortu ditugun emaitzek sendotu egin gaituzte elkarte gisaâ€.
Joan den ekitaldian nagusi izan ziren gakoetako batzuek zerikusia dute adimen desgaitasuna duten pertsonen gizarte-ekarpenarekin, pertsonarengan oinarritutako plangintzarekin, konplexutasun handiko egoeren artapenarekin, esku-hartze fisioterapeutikoarekin edo partaidetza asoziatiboarekin. Gainera, gure laugarren berdintasun-plana, kontziliazioan hobekuntzak eta absentismoa murrizteko neurriak onartu genituen, eta kontratazioetan behin-behinekotasunik ez izatea lortzeko helburua bizkortu genuen. Eta, era berean, honako hauek sustatu genituen: helburu jakineko lidergorako gaitasunak, boluntarioentzako prestakuntza, eraldaketa digitala kudeaketan, diru-sarreren eta gastuen arteko oreka, eta antolaketa hobetzeko arau-eskakizunen oinarria.
Ekitaldi orekatua
Alor ekonomikoan, ekitaldia gastuak eta sarrerak orekatuta amaitu genuen, bigarren urtez jarraian. Izan ere, gastua gauzatzeko modua ho betu genuen, finantza-orekaren erronkari dagokionez kudeaketa kon tzienteagoa egin genuen, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-sarrerak elkarteak 2025erako ezarritako kostu eta iraun kortasun-parametro berrien arabera eguneratu ziren.

