Ulermena, kontrola, konfiantza eta adostasuna desgaitasuna duten pertsonei beren jarduteko gaitasuna gauzatzean laguntza etikoa emateko oinarria dira

Adimen desgaitasuna duten pertsonei beren gaitasun juridikoa gauza – tzeko ematen zaizkien laguntzetan ikuspegi etikoa bermatzeko, gaztelerazko ‘4 C’n estrategiari heldu diogu: ulermena, kontrola, konfiantza eta adostasuna (comprensión, control, confianza eta conformidad). Irizpide etiko horren arabera, ziur egon behar gara pertsonak behar bezala ulertzen duela zer gertatzen ari den eta zergatik den ona bere bizitzan.
Hark prozesua kontrolatu ahal izatea ere bultzatu behar dugu, bere iritzia emanez eta dauden aukeren artean hautatuz. Era berean, laguntzen diotenengan konfiantza izatea eta berarentzako onena bilatzen dutela jakitea sustatu behar da. Eta, azkenik, prozesuarekin ados eta gertatzen ari denarekin lasai egon dadila.
Testigantzak
Jardunbide horren adibide, bideo batean adimen desgaitasuna duten eta beren jarduteko gaitasuna aldatzeko prozesua egin duten lau lagunen zuzeneko testigantzak bildu ditugu.
Pieza honetan, gure Youtubeko kanalean eskuragarri, bi emakumek eta bi gizonek azaldu dute nola detektatu dituzten 4 C horiek osasun, ekonomia edo lege-gaietan beren jarduteko gaitasuna ziurtatzeko eta babesteko jaso duten laguntzan.
“la Caixa” Fundazioaren lankidetzari esker egindako bideoa.

