5.000 parte-hartzaile baino gehiago gure Goratu Programan

2020/02/13

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

2014an hasi zenetik, gure Goratu Programan 5.000 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte. Guztira, 210 saio egin dira, eta horietan adimen desgaitasuna duten pertsonek beren errealitateari buruzko hitzaldiak eman dituzte hainbat interes-talderentzat.

Lehen eta Bigarren Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta unibertsitate mailako ikasleek saio gehien hartu dituen kolektiboa da: 4.075 ikasle guztira. Eta hainbat arlotako 523 langilek ere jaso dituzte saio horiek: sozio-sanitarioak, hezkuntzakoak, osasunekoak eta zerbitzuetakoak.

Gainera, gure elkarte mugimendua osatzen duten 866 pertsonak parte hartu dute programa honetan: adimen desgaitasuna duten pertsonak, familiak eta boluntarioak.

gorabide.com/goratuprograma