Gure 60. urteurrena ospatzen dugu gure elkartearen ibilbideari eta etorkizunari balioa emanez

2022/02/01

‘Gorabide 6.0’ lelopean, hamarkada bakoitza gure intereseko talde batekin lotuko duen jarduera-egitaraua osatuko dugu, eta Bizkaiko herrietako komunitatearen parte hartzera bideratuta egongo da

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

60 urte igaro dira jada 1962an Bizkaiko adimen desgaitasuna zuten pertsonen familia-talde batek Ramón Zumarraga doktorearen eskutik Gorabideren lehen zimenduak jarri zituenetik. Sei hamarkada horietan, bitxia bada ere, Gorabide ekosistema dei genezakeena osatzen duten kolektiboetako bakoitzak izan du protagonismoa: adimen desgaitasuna duten pertsonek, senideek, profesionalek, boluntarioek, erakundeek eta beste erakunde batzuek.

Horregatik, urteurrena hau ospakizunean, talde bakoitzak hamarkada jakin batean izan duen garrantzia nabarmenduko dugu: 60ko hamarkadan familiek emandako lehenengo urratsak, 70eko hamarkadako profesionalizazioa, 80ko boluntarioen bultzada, administrazioarekin lortutako aliantzak 90eko hamarkadan, XXI. mendean hirugarren sektorearen hazkundean izan dugun parte-hartzea eta azken hamarkadan adimen desgaitasuna duten pertsonak lortzen ari diren ahalduntzea.

Ibilbidea eta etorkizuna
‘Gorabide 6.0’ lelopean, jarduerek gure elkartearen ibilbideari ez ezik, aurretik dugun etorkizunaren garrantziari ere balioa eman nahi diegu. Komunitatearen parte-hartzera bideratuta egongo dira eta batzarrak onartutako urteko aurrekontuak ez du gastu gehigarririk izango. Programazioa asmatzeko, lantalde bat eratu dugu bi seniderekin, erabiltzaile batekin, profesional batekin eta boluntario batekin.

Otsaila familiei eskainiko diegu, Gorabideren jatorriaren protagonista eta etorkizunaren bermea baitira. Apirilean, gure boluntarioen lankidetzaren garran- tzia nabarmenduko dugu. Ekainean, profesionalen ibilbidea eta esperientzia pertsonalak jorratuko ditugu.  Irailean, aldiz, Gorabide Egunarekin batera, erakunde publikoekin eta beste erakundeekin ditugun aliantzei aitortza egingo diegu, baita gizarte-zerbitzuei egiten diegun ekarpenari ere. Eta, abenduan, Adimen Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Eguna dela eta, 60. urteurrena borobilduko dugu adimen desgaitasuna duten pertsonen ahalduntzea jorratuz.

Prebentzio-neurriak
Gainera, urte osoan, parte-hartze komunitarioko ikuspegia duten jarduerak garatuko ditugu, beste erakunde batzuekin lankidetzan, adibidez, BBK Kuna, Metro Bilbao, Athletic Club, Bilbao Basket edo presentzia dugun herrietako udalekin lankidetzan.

Une bakoitzeko egoera epidemiologikoaren arabera, autoritate eskudunek ezartzen dituzten prebentzio-neurrietara egokituko dira urteurrena ospatzeko programatzen ditugun jarduerak.


Informazio gehiago:
gorabide.com/60urteurrena