‘Gorabide 6.0’ lelopean, gure 60. urteurrena ospatzen dugu gure elkartearen ibilbideari eta etorkizunari balioa emanez. Jarduera-egitaraua hamarkada bakoitza lotzen du gure interes-talde batekin: adimen desgaitasuna duten pertsonak, familiak, profesionalak, boluntarioak, erakundeak eta hirugarren sektore soziala.
GUTXI GORA-BEHERAKO EGITARAUA
OTSAILA
- 60. urteurrenaren aurkezpena eta familien ekitaldia, Gorabideren jatorriaren protagonistak
eta bere etorkizunaren bermatzaileak. - Dibulgazio-kanpaina Metro Bilbaoko txartel-makinetan.
- Harrera instituzionala Bilboko Udaletxean.
MARTXOA
- Sare sozialetan kanpainak.
- Eskolako marrazketa lehiaketa (gorabide.com/marrazki-lehiaketa).
APIRILA
- Boluntariotza-ekitaldia, kolektibo horrek bultzada, ekarpena eta balioak helaraztea aitortzeko.
- Boluntariotza-kanpaina berri bat abiaraztea.
- Harrera instituzionala Portugaleteko eta Barakaldoko udaletxeetan.
- Dibulgazio-kanpaina Metro Bilbaoko txartel-makinetan.
MAIATZA
- Harrera instituzionala Gernikako Batzar Etxean.
- Harrera instituzionala Erandioko eta Abadiñoko udaletxeetan.
EKAINA
- Profesionalen ibilbideei eta esperientzia pertsonalei balioa emateko ekitaldia.
- Omenaldia 60 urte betetzen dituzten profesionalei.
- Harrera instituzionala Getxoko eta Sondikako udaletxeetan.
UZTAILA/ABUZTUA
- Harrera instituzionala Foru Jauregian.
- Dibulgazio-kanpaina Bizkaiko garraio-txartelen makinetan.
- Harrera instituzionala Basauriko, Santurtziko eta Lanestosako udaletxeetan.
IRAILA
- Gorabide Eguna, erakunde eta entitateekin, gizarte-zerbitzuen sistemari ekarpena eginez.
- Dibulgazio-kanpaina Metro Bilbaoko txartel-makinetan.
- San Mameseko kanpoko argiztapena, Athletic Clubekin elkarlanean.
- Miribillan Bilbao Basketeko lehen partidan parte hartzea.
- Presentzia dugun herrietako udaletako harrera.
URRIA
- Eskolako marrazketa lehiaketaren erakusketaren inaugurazioa.
- Presentzia dugun herrietako udaletako harrera.
AZAROA
- Dibulgazio-kanpaina CercanÃas Renfeko txartel-makinetan.
- Presentzia dugun herrietako udaletako harrera.
ABENDUA
- Adimen desgaitasuna duten pertsonen topaketa, haien ahalduntzea nabarmenduz.
- Presentzia dugun herrietako udaletako harrera.
- 60. urteurrenaren amaiera.
Eta oraindik baieztatzeke dauden jarduera asko ere bai!
Zehaztu ahala sartuko ditugu.