Adimen desgaitasuna duten pertsonen partaidetza

2026/04/14

Parte hartzea eta eraldaketa soziala sustatzeko eta gure elkarteko erabiltzaileen presentzia eta ekarpena are gehiago errazteko gure ildo estrategikoaren lehen aurrerapenak

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Autogestio-taldeak

parte hartzeko taldeak

dira orain Gorabiden.

Hala, erabiltzaileek

gehiago parte hartu

ahal izango dute

interesatzen zaizkien

kontuetan:

  • aisialdia,

  • komunikazioa,

  • ekitaldiak

  • eta Bilboko Udalaren

    gazteentzako programa bat.

Talde horietako bakoitzak

erabiltzaileek eskatu dutenari

erantzuten dio.

 


Lau talde partaidetzari begira gure erabiltzaileei gehien interesatzen zaizkien arloak jorratzen ari dira: aisialdia, komunikazioa, ekitaldien antolaketa eta Bilboko Udalak garatutako gazteentzako programa bat.

Urte askoan, autogestio-taldeak egitura egonkorra eta funtsezko osagaia izan dira Gorabiden, adimen desgaitasuna duten pertsonen autodeterminazioa, auto-ordezkaritza eta herritartasun aktiboa sustatzeko. Talde horiei esker, autonomia, kide izateko sentimendua eta ahots propioa duten eragile gisa jarduteko gaitasuna garatu dituzte.

Hausnarketatik ekintzara
Hala ere, lanaren zati handi bat hausnarketaren esparruan egiten zen, lurreratze zehatzik gabe. Eta parte-hartzean aurrerago joateko beharra aisia eta gizarte-partaidetza uztartzearekin lotuta zegoen, gure elkarteko erabil tzaileen presentzia eta ekarpena areagotzeko helburuz.

Hausnarketatik zentzuzko ekintzara igarotzeko, autogestio-taldeetan inkesta bat egin genuen parte hartzeko nahiak eta interes-alorrak ezagutzeko, bai Gorabiden bertan bai gizartean. Bildutako informazio guztiarekin, lehendik zeuden bi autogestiotaldeak parte hartzeko lau taldetan banatu dira. Horietako bakoitzak taldeetako kudeatzaileek adierazitako benetako interes bati erantzuten dio, eta parte hartzeko aukera zehatza eta esperientzia praktikoak aktibatzeko gunea da.

Lau taldeak
Aisia-taldearen helburua da aisialdiko programak partizipatiboagoak, inklusiboagoak eta esanguratsuagoak izatea. Komunikazio-taldeak narratiba berriak sortu nahi ditu, eta adimen desgaitasuna duten pertsonei ahotsa eman. Ekitaldien antolaketakoak horien proposamenean, diseinuan, prestakuntzan eta dinamizazioan lagundu nahi du. Eta Bilboko Udalaren Norabide programan parte hartzeak gazteentzako gune komunitario batean parte hartzea ahalbidetuko du.