Ikuspegi berriak, antolaketa aldaketa baino gehiago, gizartean adimen desgaitasuna duten pertsonen presentzia eta ekarpena indartzeko balioko du

Gure Aisia eta Astialdi arloa, hemendik aurrera, Aisia eta Gizarte-partaidetza izango da. Aldaketa horrek parte hartzea eta eraldaketa soziala sustatzeko gure ildo estrategikoari erantzuten dio, eta elkarteko erabiltzaileen presentzia eta ekarpena are gehiago sustatzea du helburu, gizarteko gainerako pertsonen baldintza berdinetan.
Aisialdia eta gizarte-partaidetza ezin hobeto uztartzen diren bi hari dira, erabiltzaile bakoitzarentzat esanguratsuak diren esperientziak josteko, beren bizi kalitatean eragin handia dutenak. Eta, gainera, komunitate ingurunean parte hartzeko aukerak ematen dituzten baliabideak, laguntzak, sareak eta aukerak sustatzeko, berdintasunetik eta aniztasunarekiko errespetutik.
Jardueren integrazioa
Ikuspegi horren arabera aisialdiko jarduerak uztartuko dira adimen desgaitasuna duten pertsonek egiten dituzten gizarte eraldaketako eta elkarte partaidetzako jarduerekin, eta, hala, elkarren osagarri izango dira, elkarri ekarpenak egingo dizkiote eta gizarte inklusiboago baterantz abiatuko dira.
Arlo berean adimen desgaitasuna duten pertsonen aisia, sentsibilizazioa, irisgarritasun balorazioak edo borondatezko lana biltzen dituzten jarduerak garatuko dira, eta gizarte ekarpenerako eta eraldaketarako eragile gisa duten rola indartuko da

