Arte handiz

2021/03/30

Adimen desgaitasuna duten pertsonek sormen-gaitasun handia izan dezakete, eta gure erabiltzaileen artean baditugu horren adibide batzuk

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Judith Scott artista estatubatuarrak Down sindromea eta entzumen desgaitasuna zituen, eta mundu mailako ospea lortu zuen. Adimen desgaitasuna duten pertsoneko PKN taldea Finlandia ordezkatu zuen Eurovisión jaialdian. Horrelako kasu batzuk ditugu gure elkartean, hau da, desgaitasuna duten sormen handiko pertsonak. Horietako batzuk dira César, Mariángeles, Javier eta Ana.

César Castañeda txiki-txikitan hasi zen margotzen. “9 edo 10 urterekin marrazten hasi nintzen, inork irakatsi gabe”, gogoratzen du. Bere sormenlana munduko gauza normalena bezala deskribatzen du: “Internete tik edo liburu batetik hartzen dut zeozer, marrazten hasten naiz, gero kolorea ematen diot pazientzia handiz, eta nahiko ondo geratzen zait”.

“Akriliko teknika erabiltzen dut, gehiago atsegin dudalako, eta arinago lehortzen delako; olio-pinturak, esaterako, hiru edo lau egun behar ditu”, azaldu du. “Margotzen dudanean, oso erlaxatuta sentitzen naiz, zoriontsu, eta emaitzarekin pozik geratzeko gogoz. Nire izate osoa marrazketari ematen diot. Ilusio handiz egiten dut, eta zoriontsu ondo noala ikusten badut. Oso zorrotza naiz, eta forma guztiak zehatzmehatz egiten saiatzen naiz”, dio.

Kantu Gorabide Koralan
Mariángeles Rebourasi abestea gustatzen zaio, eta Gorabide Korala taldean parte hartzen du, Bilboko Koral Elkartearekin batera abian jarri dugun ekimena. “Beti maite izan dut kantatzea, bihotzean daramat”, esan du. “Lasaitasuna, bakea, poza ematen dizkit”, aitortu du.

Eta ez dio garrantzirik ematen abesbatzako bakarlaria izateari: “Kantatzea gehien atsegin dudan lehoiarena da –The lion sleeps tonight–”, esan du. Eta adierazpen artistikoaren bidez, “hori eta gehiago egin dezakezula sentitzen duzu”, esan du.

Gizon sortzailea
Javier Martínez-Intxaustik bere burua “gizon sortzaile” gisa aurkezten du: “Burutik edozein marrazki atera dezaket, nahi dudana”. Bere errepertorio artistikoa askotarikoa da: pintura, eskultura, “kamiseta, katilu eta abarretan marrazten dut; zartagin batean erloju bat ere egin dut”, dio.

“5 urterekin hasi nintzen marrazten, eta gero nire aitarekin lehiaketetara joaten nintzen. Euria egiten zuenean ere: Nire aitak bi euritako hartzen zituen, bata niretzat, bestea koadroarentzat”, esan du.

Dantza, antzerkia eta poesia
Ana Motak maite ditu adierazten artistikoak: dantza, antzerkia, idazketa… “Dantza dena da niretzako. Segurta – suna ematen dit, eta are garrantzi – tsuagoa dena, alaitasuna eta zoriona ematen dizkit”, aitortu du.

“Baina artez eta pasioz idaztea ere atsegin dut. Mundu artistiko zoragarri horrekiko maitasuna, errespetua eta miresmena ematen dizkit”, amaitzen du.