2025eko Kudeaketa Planaren berritasunak

Gure estrategian aurrera egiten jarraitzen dugu, 2025eko Kudeaketa Planaren bidez, bertan ezarritako helburuak lortzeko: ekonomikoki elkarte iraunkorra izatea, gizarte-eraldaketan aurrera egitea, lagun tzen pertsonalizazioan sakontzea, garapen profesionala hobetzea, eta aliantzak eta sareko lana garatzea.
Gainera, adimen desgaitasuna duten pertsonek gizartean eta komunitatean parte hartzeko aukera berriak sortzeko prozesuan gaude.
Diru-sarreren eta gastuen arteko oreka
Erronka horiek betetzeko, diru-sarreren eta gastuen arteko oreka funtsezkoa da. Eta, hori erdiesteko, gure kudeaketa maila guztietan hobetzea lortzen ari gara.
Era berean, kontratazioetan behinbehinekotasunik izan ez dadin beharrezko neurriak azkartzen ari gara. Eta gure eraldaketa digitalean aurrera egiten jarraitzen dugu.

