Adimen desgaitasuna duten emakumeek beren burua eta haien harremanak hobetzen jarraitzen dute, 2023an Marienearekin hasi genuen lankidetzari eske

Adimen desgaitasuna duten emakumeek
hobeto ezagutzeko gorputza eta emozioak
tailerrak antolatzen ditugu, duela 3 urtetik.
Marienea Basaurin egiten dira tailerrak.
Horiei esker, emakumeek harreman hobea dute
beren buruarekin eta beste pertsonarekin.
Parte hartzen duten andreek gustura egiten dute.
Eta hezitzailea ere.
Denak ados daude tailer interesgarriak direla.
Dagoeneko hiru urte daramatzagu Marienea Basaurekin autozainketa, autoestimu eta sexu-ahalduntzerako tailerra antolatzen, adimen desgaitasuna duten emakumeei autoezagutza-prozesuetan laguntzeko. Eta emaitza oso positiboa izaten ari da, bai parte hartu duten emakumeentzat bai Saioa Hernández hezitzailearentzat.
“Oso polita izan zen. Zoragarria”, gogoratu du Izaskunek, Basauriko Marienea Elkartearekin antolatu genituen tailerretako lehen partaideetako batek. Laguntza emateko gune horietan, adimen desgaitasuna duten emakumeek beren gorputzak eta emozioak ezagutu, zaindu eta mimatu, beren eskubideen berri jaso, beren burua errespetatu, eta beren buruarekin eta ingurunearekin harreman osasungarriagoa izatea merezi du tela sentitu ahal dute.
Ekimena gure Arteagoiti Egoitzan bizi zen beste emakume baten PZP egin eta gero sortu zen. Izan ere, andre hark emozioak kudeatzeko, mugak jartzeko eta bere autoestimua areagotzeko tresnak eskatzen zituen. Eta, komunitatean baliabideak bilatuz, lehenengo tailerra antolatu genuen. Hala, beste bederatzi emakumek ere aurrera egin ahal izan zuten beren autoezagutzan eta dagokien berdintasunean.
Gehiago baloratzea
“Tailerreko jendea aparta izan zen. Gizonen eta emakumeen artean berdintasuna dagoela konturatzen lagundu zidaten. Baita genero-indarkeria zer den jakiten ere. Orain, badakit neure burua gehiago zaintzen eta gehiago balioesten”, dio Izaskunek hiru urte geroago.
Tarte honetan, adimen desgaitasuna duten 35 emakumek hartu dute parte bertan. Azkenetako bat, Olatz. “Interesgarria iruditzen zitzaidan tailer hau egitea, neure burua emakume gisa estimatzen ikasteko. Zenbait gauzaz ez zara ohartzen, baina orain hobeto ulertzen dut dena. Oso gustura egiten ari naiz”, azaldu du.
Esperotakoa baino gehiago
Gure Arteagoiti Egoitzaren proposamenak ezin hobeto egin zuen bat “Marienea eskuragarriagoa bihurtzeko helburuarekin, desgaitasuna duten emakumeentzako aukera zehatzekin”, dakar gogora Saioa Hernándezek, tailerreko arduradunak. Hiru urte hauetan, “esperotakoa baino gehiago lortu dugu” baieztatu du. “Beharbada, ezusteko nagusia gogoa eta inplikazioa izan dira. Intimitateari, desioari eta aniztasunari heltzeko lotsa eta zailtasuna gorabehera, arduratsuak eta adeitsuak izan dira elkarrekin eta proposamenekin”, deskribatu du.
“Aniztasuna giza sexualitatearen balio bat da, baina gizartean ez da beti erraz estimatzen. Beraz, tailerretako parte-hartzaileok desberdintasunak balioesten entzutea etengabeko oparia izan da. Gorabideren partaidetza eta inplikazioa asko esker tzen dugu”, balioztatu du.


