Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astean izan dugun 20. partaidetzan, laguntza etiko, trebe eta berritzaileagoetarantz aurrera egitea ahalbidetzen duten hiru gako jorratu ditugu

Dagoeneko 20 aldiz hartu dugu parte
Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astean,
ondo egiten ditugun gauzak erakusteko.
Aurten, nola erabiltzen dugun teknologia
pertsonentzat baliagarriak diren zerbitzuak
edukitzeko kontatu dugu.
Gainera, Gorabideko langileei
ematen diegun prestakuntza
nola hobetu azaldu dugu.
Eta hiru esperientzia nabarmen ere
ezagutarazi ditugu:
egoera zailei,
independentziari
eta intimitateari buruzkoak.
Dagoeneko 20 aldiz hartu dugu parte Euskalitek koordinatutako Kudeaketa Aurreratuaren Astean. Eta, aurten, adimen desgaitasuna duten per tsonentzako laguntzak eraldatzen dituzten balioak, talentua eta teknolo gia jorratzeko jardunaldian egin dugu.
Ekitaldiaren hasieran, Iván Larrazak, Eusko Jaurlaritzako Ongizateko sailburuordeak, gure ibilbidea eta ematen ditugun laguntzak hobetzeko egindako urratsak balioetsi zituen. “Gorabide erreferentziazko erakundea da, eta bere zerbitzuen kalitateagatik da halakoa. Baina, batik bat, inoiz ez diolako utzi bere buruari galderak egiteari”, adierazi zuen.
Bere alde, Txema Francok, gure zuzendari kudeatzaileak, ematen ditugun laguntzak gero eta pertsonalizatuagoak izan daitezen teknologia eta eraldaketa digitala nola erabiltzen ditugun azaldu zuen. Eta Amaia Martínezek, Pertsonen eta Garapenaren Arloko teknikaria bera, gure prestakuntza-eredu berria ezagutarazi zuen, balioa sortzeari begira ezagutza partekatzeko ezarri duguna.
Hiru jardunbide egoki
Egiten ari garen esperientzia nabarmenen esparruan, Jone Martínezek, Arteagoiti Egoitzan bizi denak; Beatriz Sotelok, zuzeneko arretako profesionalak; eta Maider Astobizak, koordinatzaileak, zerbi tzu ak bizitza independenteagoa eskain tzeko izan duen eraldaketaren prozesua eta emaitzak azaldu zituzten.
Raquel Freirek, Gorabideko Haus narketa Etikorako Taldeko kideak, zaintzaren etikaren barruan adimen desgaitasuna duten pertsonen intimitatea nola errespetatzen dugun deskribatu zuen. Eta Diana Cabe zasek, Orientazio eta Laguntza Teknikoko zuzendariak, konplexutasun handiko egoeretan laguntza egokiak emateak dakarren erronka tekniko, etiko eta kudeaketakoa zehaztu zituen.
Azkenik, Valeria García-Landartek, Fevas Plena Inclusión Euskadi erakundeko zuzendari kudeatzaileak, hirugarren sektoreko erakundeok sortzen dugun ezagutza partekatzea balioetsi eta “elkarrekin eraikitako guneak” izatearen alde egin zuen, “elkarrengandik ikasi eta elkarrekin aurrera egin” ahal izateko.

