FEZPE jasotzen duten eta ‘eremu gorrian’ bizi direnentzako neurriak

2021/01/25

Gure BBK SAIOA GORABIDE Zerbitzuko informazioa

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Bizkaiko Foru Aldundiak foru agindu bat argitaratu du (54652/2020, azaroaren 10ekoa). Horren arabera, ‘eremu gorri’ epidemiologikoan dauden udalerrietan martxan jartzeko neurri espezifiko eta gehigarri sorta bat jarriko da mar txan. Neurri horien helburuak honakoak dira: aldi baterako arreta ematea egoitza eta eguneko zentroetan dauden mendekotasuna duten pertsonei eta familia eremuko zainketen prestazioa jasotzen duten (FEZPE) pertsona babesgabeei, eta, batez ere, prestazio eta zerbitzuak izapidetzeko bideak arintzea.

 

Honakoak dira aspektu nagusiak:

  1. Telefono-deiak egitea egoerari buruzko informazioa jasotzeko, beharrizanak antzemateko eta babesa, laguntza eta orientazioa emateko.
  2. Pertsona nagusientzako zentro pribatuetan 15 eguneko egonaldiak azkar sar daitezke egin ahal izatea, pertsona zaintzailearen egoitza arloko atseden zerbitzuarekin lotuta. Horren osagarria izango da.
  3. Mendekotasuna duten 65 urtetik gorako pertsonek aldi baterako egonaldiak egin ahal izango dituzte. 15 eguneko aldi bakarra.

Lehenengo (1.) puntuan aipatutako deiak aldi baterako zerbitzuen eskaera dokumentu batean jaso ahal izango dira, ondorio guztietarako, eta Gizarte Ekintza Saileko funtzionarioek kudeatuko dituzte. Neurri horiek 5. mailako egoeran dagoen udalerri batean egiten diren eskaera guztiei aplikatuko zaizkie, eta egoera horrek iraun bitartean egongo dira indarrean.

Bizkaiko Foru Aldundiak 94 406 60 00 telefonoa ere jarri du eremu horretan informazioa edo laguntza behar duen lurraldeko edozein pertsonari laguntzeko.


‘Eremu gorrian’ dauden udalerrien eta Euskadin covid-19aren bilakaerari buruzko informazioa: labur.eus/mREF9


Informazio gehiago:
BBK SAIOA GORABIDE Zerbitzua
administracionsaioa@gorabide.com
Tel. 94 453 90 86