Berriak

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

BBK-k eta Gorabidek adimen desgaitasuna dutenenganako jokabide irisgarriak sustatuko dituzte

2018/02/09

Pertsona irisgarriak proiektuaren helburua da kolektibo honek inguruko informaziora iristeko ahaleginean aurki ditzakeen jokabidezko oztopoak ezabatzea. [Gehiago irakurri ]

Heriotza-oharra

2018/02/08

Urtarrilaren 18an, Edurne Elorriaga Zugazaga hil zen, bermeotar jatorra, solidarioa, inkonformista, idealista eta saiatua. Gizarte langile modura hasi zen lanean 1977an, gaur egun Gora bi de denean, eta Lantegi Batuak taldearen sortzaileetako bat izan zen, eta beti eraman du bihotzean proiektu sozial, bital eta enpresariala, 1983an sortu zenetik. Jendartea aldatzearekin egin zuen amets, baina ez zitzaion gustatzen utopian geratzea. Ameslari handia zen, indarra eta gaitasuna izan zuen pertsona eta borondate asko eramateko berak bidezkotzat ... [Gehiago irakurri ]

Familia Bizi-Kalitaterako Programaren fase berriari ekin diogu

2018/02/01

Zortzi familiari aukera eskaini diegu zailtasunei aurre egiteko, euren elkarbizitza eta ongizatea hobea izan daitezen, kide guztien arteko saioak eginda [Gehiago irakurri ]

Makinas Bizkaiaren Egutegi Solidarioak 5.100 euro biltzen ditu Deustu Elkartzerako

2018/01/15

Makinas Bizkaia motorzaleen elkarteak urtero egiten du kausa on baten aldeko egutegi solidarioa. Oraingoan, gure Deustu Elkartzearekin jarri dira harremanetan, adimen desgaitasuna dutenak izan daitezen 2018ko egutegiaren protagonistak. Horretarako, argazki saioa antolatu zuten Zorrozaurren, Julian Redondo eta Joseba Ibarra argazkilari eta motorzaleekin, eta argazkiak egin zizkieten elkartzeko, ... [Gehiago irakurri ]

Udako oporretarako eskaera

2018/01/08

Inprimakiak Astialdiko Zerbitzuan entregatu ahal dira urtarrilaren 31 arte [Gehiago irakurri ]

“Zenbat eta familia gehiago garen bazkide eta gehiago lagundu elkarteari, hobetoâ€

2018/01/02

Gorabideko bazkide oraintsu egin diren hiru pertsonak hitz egin dute erabaki hori hartzeak dituen abantaila eta onurei buruz [Gehiago irakurri ]

Zorionak eta urte berri inklusiboago opa dizkizuegu

2017/12/22

Gure Astialdiko Zerbitzuko Bilbao-2 Klubean egindako zorion-txartela

Amamen eta aititen paper garrantzitsua

2017/12/19

Familiako kide horiek animatu nahi ditugu parte har dezaten 2018an antolatuko diren tailerretan, euren iloben desgaitasunari buruzko esperientziak eta hausnarketak partekatu ditzaten [Gehiago irakurri ]

“Heriotza eta biziraupen†kontribuzio-mailako pentsioak (Gizarte Segurantza)

2017/12/15

Pentsio horiek jaso ahal izateko, hildakoak baldintza batzuk bete behar ditu Gizarte Segurantzan edo kotizaziorik gabeko pentsioa jasotzen duen pentsioduna izan, heriotzaren unean. [Gehiago irakurri ]

Aste santuan aldi baterako egonaldiak egiteko eskabideak

2017/12/11

Datorren urteko aste santuan Ola Egoitzan aldi baterako egonaldia egiteko eskabideak egonaldia hasi baino bi hilabete lehenago aurkeztu behar dira, plazen izapide eta esleipena arautzen duen foru dekretuak ezartzen duenaren arabera. BBK SAIOA GORABIDE Zerbitzutik hauxe jakinarazi dute: “Bi hilabete horiek baino lehenago eskaera eginez gero, plaza ez da ziurtatzen, baina epez kanpo geratu eta, Bizkaiko Foru Aldundiko esleipenetan aukerarik ez izatea ekiditen daâ€. Horrelakoak aste santuan gertatzen dira, plaza izateko eskaera gehien ... [Gehiago irakurri ]