Oposizio bat gainditzeagatik zegokion plaza esleitzea lortu du Gaizkak

Adimen desgaitasuna duten pertsonen bizitzan, zenbait egoeratan gerta daiteke haien eskubideak ez errespetatzea. Gaizkaren kasua da: Osakidetzako oposizio bat gainditu ondoren plaza baterako eskubidea izan arren, ez zioten lantokirik esleitu.
Yolanda eta José Luis gurasoen laguntzaz, zegokiona erreklamatzeko prozesua abiatu zuen. Eta arrakasta izan dute. Otsailetik, zeladore ari da lanean Basurtuko Ospitalean.
Amore ez ematea
“Edozein bidegabekeriaren aurrean, auskan egin behar da”, dio Yolandak. “Familiei, diskriminazioren bat bizi badute, amore ez ematea gomendatzen diet. Beharbada, haien kasua ez da gurea bezalakoa izango, eta ez da testuinguru berean gertatuko, baina bai beste batzuetan”, ohartarazten du.
“Hasieran, erraldoi oso handi bati aurre egiten ari nintzaiola iruditu zitzaidan. Baina mugitzen ez bagara, ez digute ezer emango”, eusten du.

