Birziklapena baino gehiago, Isasti Egoitzan

2025/09/09

Gure Lanestosako zentroan bizi diren eta lan egiten duten pertsonak materialen kudeaketa jasangarrian inplikatuta daude, jarduera okupazional hutsaz harago

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

2018. urtetik, gure Lanestosako Isasti Egoitzak birziklapen-jarduera garatzen du, zeinaren bidez harago joan nahi duten. “Badakigu ez dugula ezer ‘apartekorik’ edo ‘berezirik’ egiten, baina ikasi dugu jarduera okupazional batek ondasun bat sor diezaiokeela gure inguruneari eta, oro har, gizarteariâ€, diote.

“Material birziklagarriak dagokien edukiontzira eraman aurretik, pisatu eta kantitateak erregistratzen ditugu. Hori oso garrantzitsua da, egindako lanaren datu objektiboak izatea ahalbidetzen digulako eta, ondorioz, berrerabil daitezkeen materialen kontsumoaz eta horren eraginaz gehiago jabetzen laguntzen digulako. Eta horrek kontzientzia ekologiko areagotzen duâ€, zehaztu dute.

Garrantzi ikaragarria
“Jarduera okupazional honek garrantzi ikaragarria du egoitzako pertsona guztientzat, eta jarduteko modu barneratua bihurtu daâ€, aitortu dute. “Egoitzan, ‘Hori birziklatzeko da’ eta ‘Utzi birziklatzeko ontzian’ esaldiak erabat txertatuta daude Isastin bizi diren eta lan egiten duten pertsonen pentsamoldeanâ€, azpimarratu dute.

Horri esker, zazpi urte hauetan 2.100 kilo material baino gehiago birziklatu dituzte: 670 kilo arropa, 620 kilo plastiko, 445 kilo kartoi, 365 kilo paper eta 10 kilo pila baino gehiago