Bizi-kalitatea hobetzea eta gizarte-eraldaketa

2022/12/26

Gure programek adimen desgaitasuna duten pertsonen beharrei erantzuten diete, eta pertsona horiek aintzat hartzen dituzte aldaketaren eragile gisa

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Adimen desgaitasuna duten pertsonei eta haien familiei eragiten dizkieten behar berrien aurrean, zenbait programa zabaltzen ari gara bi asmorekin: gure erabiltzaileen bizikalitatean laguntzea eta gizarte-aldaketak sortzea, haiek protagonistak izanik. Hasieratik, ekintzak zuzenean 8.700 pertsonaren onurarako izan dira: 196k bizi-kalitatea hobetu dute, eta 8.504k prestakuntzaedo sentsibilizazio-ekintzaren bat jaso dute.

Bizi-kalitatean eragiten duten programak, hala nola ongizate emozionalean, norbanakoaren garapenean edo autodeterminazioan, dira gidariak honako hauetarako: pertsonan oinarritutako plangintza-plana, Sexubide sexualitate-programa, komunikazio eraginkorrerako Ulertubide metodologia edo Dolubide doluan laguntzeko programa.

Gizarte-eraldaketa
Bestalde, adimen desgaitasuna duten pertsonek gizartearen eraldaketan eragiteko, pertsona horien ekintzetan ahalduntzea, lidergoa eta partaidetza aktiboa sustatzen ditugu, beraz, esperientzia dela bide, adituen rola hartuta, gizartea aldatzeko eragileak dira. Xede horrekin, Goratu, Pertsona Irisgarriak eta Oztopoak Hausten programak ditugu, Irisgarritasun Kognitiboaren Planaz gain. Azken horretara zenbait eremutako hamar erakunde atxiki dira.

Informazio gehiago: gorabide.com/programak.