Gure elkartean praktiken bidez, hainbat ziklo, gradu eta prestakuntza-zentrotako ikasleek lehen aldiz sartzen dira harremanetan lan egin nahi duten alorrarekin

Urtero, praktiketako 40 ikasle hartzen ditugu, batez beste. Nagusiki, adimen desgaitasuna duten pertsonei laguntza eta arreta zuzeneko emateko esparruan, baina baita erizaintzan, gizarte-lanean edo psikologian ere. Eta, kasu guztietan, harreman pertsonala ezinbesteko balio erantsia da beren lan-etorkizuna bideratzeko.
Modu horretan, profesionalen bokazioa gure sektorerantz bideratu nahi dugu, eta eskarmentua eta bizipenak eskaini nahi dizkiegu erabaki bat hartzeko orduan froga-harri gisa balio diezaieten. Gehienek inoiz ez dute izan harremanik adimen desgaitasuna duten pertsonentzako laguntzarekin, eta lehenbiziko aldi hori funtsezkoa izango da berekin dakarren guztiaz benetan jabetzeko.
Lankidetza ikastetxeekin
Profesionalen prestakuntzari egiten diogun ekarpena gauzatzeko, lankidetzan aritzen gara adimen desgaitasunaren arloan lan egiteko beharrezko titulazioak eskaintzen dituzten ikastetxeekin, bai Lanbide Heziketakoekin bai unibertsitateekin.
Gainera, praktikak egiten dituzten bitartean sortzen diren ezagutzari eta esperientziari eusten lagun diezaguke, pertsona horiek lan-kontratu bat lortzeko aukera izan baitezakete, ordezkapenak modu egonkorrean egiteko Gorabiden.




