Boluntariotzako 50 plaza eskaintzen ditugu abuztuan adimen desgaitasuna dutenei laguntzeko oporretan

2019/06/03

Prestakuntza labur bat egin ondoren, hautatutakoek bi asteko bidaia egingo dute opor leku diren helmugetara: Galizia, Asturias, Kantabria, Gipuzkoa, Nafarroa edo Errioxara

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gure Astialdiko Zerbitzuak 50 plaza eskaintzen ditu, adimen desgaitasuna dutenen oporretako talderen batekin abuztuko bi aste pasatu nahi dituzten boluntarioentzat. Sanxenxo (Pontevedra), Gijón, Oviedo, Santoña, Lardero, Zarautz, Atarrabia, Iruña edo Larderoko oporretako helmugetara joango dira. Esperientzia aberasgarri eta ohikotik kanpoko horretan parte hartu nahi baduzu, dei ezazu 94 443 12 10 zenbakira edo idatzi tiempolibre@gorabide.com helbidera.

Adimen desgaitasuna dutenentzako udako oporretako 20 txanda prestatzen ari garelarik, 50 plaza eskaintzen ditugu kolektibo horri laguntzen eta babesa ematen bi aste opor pasatu nahi dituztenentzat, abuztuan. Interesa dutenek 5-8 boluntarioko ekipo bateko kide izango dira eta 15-30 erabiltzaileko talde batekin bidaiatuko dute hilabate honetan dagoen bederatzi opor helmugetako batera. Uztailean ospatuko diren hamar bidaietarako, kupoa itxita dugu jada

Prestakuntza labur baten ondoren, laguntza-beharraren arabera banatuta egongo diren talderen baten parte hartuko dute hautatutakoek. “Plaza horietako bat hartzeko bakarrik behar da esperientziaz gozatzeko gogoa izatea, ez da ikasketa espezifikorik behar, oinarrizko prestakuntza eskaintzen dugulako eta etengabeko jarraipena egiten dugulako egonaldi guztian” azaldu du Maite Fernándezek, gure Astialdiko Zerbitzuko zuzendariak.

Esperientzia oso aberasgarria
“Adimen desgaitasuna pertsonei aisialdi inklusiboaz gozatu ahal izateko laguntza eskaini nahi dieten guztiei animatzen diegu aukera hori galdu ez dezaten. Esperientzia aberasgarria dela eta eman baino askoz gehiago jasotzen dutela itzultzen du pertsona guztiak”, dio Maitek. “Horrez gain, boluntarioak eginez lana emandako orduek Aisialdiko titulu ofizialeko zati teorikoa osa dezakete edo aukera libreko kreditu bezala neurtu unibertsitateko ikasketa batzuetan”, nabarmentzen du.

Oso garrantzitsua da ere adimen desgaitasuna duten pertsonei boluntario mota horren eragina. “Beste ingurunetan eta beste batzuekin batera ezagutzeko eta moldatzeko aukera dauzkate, eta haiekin egoteko nahi dutenekin, ez betebeharren arabera“, azaltzen du. Gainera, familientzat ere garrantzia du: “Arnas hartzeko egun batzuk dauzkate, indarrak hartzeko”, amaitzen du.

Ohikotik kanpoko esperientzia batean parte hartu nahi duena Gorabideko Astialdiko Zerbitzuarekin kontaktuan jar daiteke 94 443 12 10 telefonora deituta edo emailez tiempolibre@gorabide.com.