Gaixotasun larria duten adingabeak zaintzeko prestazioa

2025/11/27

Gure BBK SAIOA GORABIDE taldeko informazioa

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

CUME prestazioa Gizarte Segurantzaren laguntza ekonomikoa da, adingabe bat adoptatzen edo adoptatu aurretik harreran hartzen duten eta gaixotasun larri bat duela-eta lanaldia hura zaintzeko murriztu behar duten guraso edo pertsonentzat. Prestazioak murrizketaren ondorioz galdutako soldataren % 100 konpentsatzen du, eta adingabeak 23 urte bete arte eska daiteke, edo 26, % 65eko desgaitasuna edo handiagoa badu aitortuta, betiere patologia 18 urte izan aurretik hasi bada.

Adingabeak etengabeko zainketak (ospitalean edo etxean), txosten mediko batek egiaztatuak, eskatzen dituen gaixotasun larri bat eduki behar du. Patologien zerrendan, garuneko paralisia, jokabidenahasmendu larriak, epilepsia, metabolismoko akats kongenitoak eta gaixotasun neuromuskularrak daude, besteak beste.

Eskatzaileak lanean eta Gizarte Segurantzan edo mutualitate batean alta emanda egon behar dira, eta gutxieneko kotizazioa izan behar dute. Haietako batek bere lanaldia %50 murriztu behar du, gutxienez, zaintzan jarduteko. Garrantzitsua: bateragarria da adingabea ikastetxe edo zentro terapeutiko espezializatu batera joatearekin. Bizikidetza-unitate berekoak ez badira, ez da beharrezkoa biek lan egitea.

Prestazio hau Gizarte Segurantzaren edo mutualitate laguntzailearen bulegoetan eska daiteke. Non izapidetu behar den jakiteko, komeni da eskatzaileak lan egiten duen enpresan galdetzea. Hasiera batean, hilabeterako onartzen da, eta bi hilean behin berritu daiteke, zainketak beharrezkoak izan bitartean.

BBK SAIOA GORABIDE
administracionsaioa@gorabide.com
Tel. 94 453 90 86