Desgaitasunaren balorazioa eta aitorpena

2021/11/17

Gure BBK SAIOA GORABIDE Zerbitzuko informazioa

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Desgaitasun-maila aitortzea dokumentu ofiziala da (Foru Agindua), Bizkaiko Foru Aldundiak emana, eta pertsona baten desgaitasuna egiaztatzen duena. Hori lortzeko lehen urratsa Balorazio eta Orientazio Zer bi tzuan eskaera bat aurkeztea da. Bertan, psikologia, medikuntza, gizarte-lan eta abarretako arloetako profesionalen talde batek desgaitasuna eta haren gradua zehazten ditu, baita pertsonak garraio publiko kolektiboak erabiltzeko zailtasunak dituen ere. Eskaerarekin batera, dagozkion txosten medikoak, psikologikoak eta/edo sozialak aurkeztu behar dira. Eskatzaileak dagozkion kontsulta profesionaletarako zitazioak jasoko ditu, bere osasun-baldintzen arabera (baliteke batera baino gehiagotara joan behar izatea).

Aldundiak, balorazio- eta orientazio-taldeek egindako emaitzak kontuan hartuta, ebazpen bat eman eta jakinaraziko du, honako hauek zehaztuz: desgaitasunaren diagnostikoa, desgaitasun-mota eta maila, eta, hala badagokio, garraio publikoa erabiltzeko mugikortasun-zailtasunak. Datu horien arabera, eskatzaileak zerbitzuak, pentsioak eta prestazioak, zerga-onurak, aparkatzeko txartela, garraiobideen murrizketak, lan-abantailak, enplegu babestua, erretiroa, unibertsitatea eta abar eskuratu ahal izango ditu.

Funtsezkoa baliabideak eta zerbitzuak eskuratzeko
Oso garrantzitsua da, mailaz gain, diagnostikoa edo diagnostikoak egoera errealera ahalik eta ondoen egokitzea, hori funtsezkoa baita pertsonak behar dituen baliabide eta zerbitzu espezifikoak eskuratu ahal izateko. Desgaitasunaren berrikuspena eskatzeko aukera dago, ebazpena eman zenetik gutxienez bi urte igaro ondoren. Gutxieneko epea ez da beharrezkoa izango diagnostiko-akatsa egiaztatzen bada edota aldaketa nabarmenak gertatzen badira. Oso garrantzitsua da dokumentu hau eguneratuta egotea.

Informazio gehiago:
BBK SAIOA GORABIDE Zerbitzua
administracionsaioa@gorabide.com
Tel. 94 453 90 86