Egoitza Unitate Sozio-Sanitarioak eta betiON tele-laguntzarako zerbitzua

2018/10/17

Gure BBK SAIOA GORABIDE zerbitzuako informazioa

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Egoitza Unitate Sozio-sanitarioak aldi baterako egoi tza-egonaldiak dira (6 hilabete gehienez), beharrizan sozialak dituzten pertsona gaixoei arreta emateko. 18 urtetik gorakoak, Espainiako nazionalitatea dutenak eta Bizkaian erroldatutakoak. Osasun zainketa ez konplexuak behar dituzten pertsonak; hau da, etxean bertan eman litezkeenak eta ospitaleratzerik behar ez dutenak, baina egoera familiar eta soziala dela eta, etxean behar den moduan jaso ezin dituztenak. Ezinbestekoa da beharrizan hori justifikatzeko medikuaren eta gizarte langilearen txosten bat. Bizkaiko Foru Aldundiaren bidez eskatzen da.

[Foru Aldundiaren 103/2012 Foru Dekretua, ekainaren 5ekoa, Bizkaiko Lurralde Historikoan mendeko pertsonentzako egoi – tzen foru sarearen egoitza unitateetarako sarbidea arautzen duena]

Bere aldetik, betiON. Euskadiko Tele-laguntzarako Zerbitzu Publikoa erabiltzaileak beren etxean bizitzen jarraitu ahal izatea ahalbidetzen duen zerbitzua da. Medailoi batean jarritako gailu baten bidez, pertsona hori profesional adituen arreta zerbitzu batekin konektatuta manten – tzen da. Zerbitzu horri esker, urrutitik konpon daitezkeen kontsultak egin daitezke, edo beste baliabide ba – tzuetara bideratu (SOS Deiak, betiOn zerbitzuaren unitate mugikorra, anbulatorioko aurretiko hitzordua, senideekin harremanetan jartzea…). Zerbitzua honakoentzako diseinatuta dago: bakarrik bizi diren 75 urtetik gorako pertsonak; aitortutako mendekotasun egoera duten 65 urtetik gorakoak; adimen desgaitasuna, desgaitasun fisikoa edo sentsoriala duten mendeko pertsonak; eta buruko gaixotasunen bat duten mendeko pertsonak. Eskaera Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politika Sailean edota Oinarrizko Udal Zerbitzuetan izapidetzen da.

[144/2011 DEKRETUA, ekainaren 28koa, tele-laguntza zerbitzu publikoarena]

BBK SAIOA GORABIDE Zerbitzua
administracionsaioa@gorabide.com
Tel. 94 453 90 86