Eguneko arreta etxean emango dugu

2020/12/09

Pandemiaren ondorioz beren ohiko eguneko zentrora joateari utzi dioten erabiltzaileen ongizate pertsonal eta familiarra bermatu nahi dugu

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Pandemiaren ondorioz, pertsona batzuek beren ohiko eguneko zentrora joateari utzi diote. Pertsona horien beharrizanak kontuan hartuz eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailaren irizpideen arabera, eguneko arreta ez presentzialerako plana jarri dugu martxan, pertsona horien eta beren senideen ongizateari laguntzeko asmoz. Horretarako, laguntza telefoniko sistematiko eta banakakoa emango dugu, konexio telematiko pertsonal edo taldekoak egingo ditugu, eta, salbuespen moduan, beharrezkoa denean, etxeetara bisitak egingo ditugu.

Plan horren bidez, adimen desgaitasuna duen pertsonaren egoeraren jarraipena egin ahal izango dugu, zein beharrizan eta lehentasun dituen identifikatu, eta ahalik eta erantzun onenak eman. Gainera, intentsitate handiagoko laguntzak edo laguntza espezifikoagoak behar dituen identifikatuko dugu, batez ere laguntza beharrizan handiak, jokabide arazoak edo osasun arazoak dituzten pertsonen kasuan edota babesgabetasun egoeran dauden pertsonen kasuan.

Erabiltzaileei dagokienez, eguneko arreta ez presentzialerako diseinatu dugun planak ongizate fisiko eta emozionalean eta pertsonen arteko harremanean zentratzen ditu laguntzak. Eta, familientzat, eguneroko errutina, beharrizan, animo-egoera eta familia osoaren ongizate orokorrean zentratzen da.