Adimen desgaitasuna duten pertsonentzako erretiro-pentsioa

2025/12/29

Gure BBK SAIOA GORABIDE taldeko informazioa

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Adimen desgaitasuna duten pertsonak ohiko modalitatean edo erretiro-adina aurreratzeko aukera ematen dieten bi araubide berezietako batean jubila daitezke:

  1. Norbere edo besteren kontura lan egiten duten eta %45eko desgaitasun-maila edo handiagoa (diagnostiko zehatz batzuetarako, zeinen artean adimen desgaitasuna dagoen) duten pertsonak 56 urtetik aurrera jubila daitezke, betiere egiaztatuz gero 15 urte kotizatu dituztela eta gutxienez bost urte daramatzatela desgai tasun-maila horrekin eta adimen desgaitasunaren diagnostikoarekin edo Gizarte Segurantzaren araudian jasotako beste batzuekin. %45eko guztizko desgaitasuna dakarten diagnostiko bat baino gehiago baleude, gutxienez %33 1851/2009 Errege Dekretuan zerrendatutako gaixotasunetako batek eragina izan behar da.
  2. Besteren kontura lan egiten duten eta %65eko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonei erretiro-adina urtebete murrizten zaie desgaitasun-ehuneko horrekin kotizatutako lau urteko epealdi bakoitzeko, edo urtebete bi urteko epealdi bakoitzeko pertsonak “hirugarren baten laguntzaren beharra†aitortuta badu. Inoiz ezin izango lirateke jubilatu 52 urte izan baino lehen.

Bi kasuetan, erretiratzeko legezko adina baino lehen jubilatu arren, ez dute inolako zigorrik jasotzen pentsioaren zenbatekoan, ohiko erretiroan ez bezala.

Garrantzitsua: Nolanahi ere, komeni da Gizarte Segurantzan kontsultatzea, erretiro-datari eta pentsioaren zenbateko zehatzei buruzko datu xeheak eskuratzeko.

 

BBK SAIOA GORABIDE
administracionsaioa@gorabide.com
Tel. 94 453 90 86