Errugbian aritu nahiko zenuke?

2020/01/07

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gure Astialdi Zerbitzuak aukera ematen dizu Universitario Bilbao Rugby taldeak abiatutako talde inklusiboan parte hartzeko. Gorabide eta beste elkarte batzuen laguntzarekin jarri dute martxan, eta Euskal Errugbi Inklusiboko Ligan parte hartzen du, beste hiru klubekin batera.

Entrenamenduak ostiraletan izaten dira, arratsaldeko seietatik zaz piak eta laurdenera, Errekal deko kiroldegian. Partidak sei larunbatetan jokatzen dira, azarotik maiatzera. Eta, noski, partida bakoitzaren ostean, ‘hirugarren zati’ tradizionala egiten da, hamaiketako eder bat talde bien artean hartzeko.

Izan ere, errugbiak kirol oldarkorra dirudi, baina kirol esperientzia desberdin bat da, eta adiskidetasuna eta elkarbizitza oso garrantzitsuak dira.

Informazio gehiago:
tiempolibre@gorabide.com
Telefonoa 94 443 12 10