Etxeko zainketengatiko prestazio ekonomikoa

2019/06/25

Gure BBK SAIOA GORABIDE Zerbitzuko informazioa

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Mendekotasun arloko araudian aldaketa batzuk egon dira eta zaintzaileen baldintzak hobetu egin dira. Gai hauek zehaztu dira:

  1. Enplegu babestuan zein enplegu arruntean lan egiten duten mendekotasuna duten pertsonek (I, II edo III graduak) eta zentro okupazionalera edo eguneko zentrora doazenek, familia eremuko zainketengatiko prestazio ekonomikoa jaso dezakete. Ohiko zaintzaile ez profesionalarekin bizi direnean, hori hirugarren gradura arteko senidea edo legezko tutorea bada eta osasun egoera onean badago, mendekotasuna duen pertsona zaintzeko moduan.
    Gainera, etxebizitza berean erroldatuta egon behar dute. Prestazioaren zenbatekoa murriztu egin daiteke mendekotasuna duen pertsonaren diru-sarreren arabera, eta eguneko zentrora edota zentro okupazionalera doan kontuan izanda (% 50eko murrizketa).
    Prestazio hori ez da bateragarria aldi baterako edo behin betiko egoitza baliabideekin (egoitzan dagoen aldietan soilik utziko zaio kobratzeari). Kasu batzuetan, etxez etxeko laguntza zerbitzuaren ordu batzuekin edo guztiekin bateraezina izan daiteke, udal bakoitzaren araudiaren arabera.
  2. Estatuko Administrazio Nagusiak mendekotasuna duten pertsonen zaintzaile ez profesionalen Gizarte Segurantzarako kotizazio-kuota ordainduko du berriz ere. Hitzarmen berezi hori zain tzaile ez profesional moduan izendatuta dauden pertsonei zuzenduta dago, Banakako Arreta Programaren barruan, betiere.
    Hori sinatzeko, zaintzailea ez da Gizarte Segurantza erregimen batean ere alta emanda egon behar lanaldi osoan, ezta langabezian ere. Eta 65 urtetik gorako pertsona bada, ezin da erretiro-pentsio, ezgaitasun iraunkor edota alarguntasun pentsio baten titularra izan.
    Gizarte Segurantzak jakinarazi du hitzarmen berezien alta berri bat automatikoki izapidetuko dela, 2019ko apirilaren 1a baino lehen sinatuta zuten pertsonentzat.

Informazio gehiago:
BBK SAIOA GORABIDE Zerbitzua
administracionsaioa@gorabide.com
Tel. 94 453 90 86