Aste santuko aldi baterako egonaldiak Ola Egoitzan

2019/12/27

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Ola Egoitzan Aste Santuko aldi baterako egonaldia egiteko eskaerak aldez aurretik egin behar dira, gehienez ere 6 hilabete lehenago eta gutxienez 2, izapidetzea eta lekuak esleitzeko sistema arautzen dituen foru dekretuaren arabera.

Gure BBK SAIOA GORABIDE zerbitzuak jakinarazi du bi hilabetetik gorako aurrerapenarekin eskaera egiteak ez duela bermatzen lekua edukitzea; baina, edonola ere, eskaera epe barruan egin behar da, esleipen-prozesu an parte hartzeko. Aste Santuan, esaterako, eskaera gehiago egoten dira lekuak baino.

Ohar garrantzitsua

Ola, Atxarte, Sopuerta, Ondarroa, Landetxobaso, Zubiete eta bestelako egoitzetan atseden-egonaldiak egitea ez da bateragarria Aldi Baterako Egoitza Zerbitzuari lotutako Prestazio Ekonomikoarekin, urte natural berean (ikus gorabide.com/aldi-baterako-egoitza-prestazioa).

 

 

Informazio gehiago:
BBK SAIOA GORABIDE Zerbitzua
administracionsaioa@gorabide.com
Tel. 94 453 90 86