Bizkaiko ehun pertsona eta erakunde Gorakide bihurtu dira, adimen desgaitasunarekiko hartutako konpromisoagatik

2019/03/01

Gorabidek eta Bizkaiko Foru Aldundiak gizarteratzearen aldeko konpromisoa ikusarazteko errekonozimendu bat aurkeztu dute, ikastetxe, erakundetik kanpoko enpresa eta partikularrei zuzendua

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gorakide bereizgarria adimen desgaitasuna duten pertsonekiko konpromisoaren errekonozimendua da. Gorabidek sortutako eta Bizkaiko Foru Aldundiak babestu eta aurkeztu duen proiektua da; adimen desgaitasunaren sektorean lan egiten ez duten Bizkaiko erakunde eta partikularrei zuzenduta dago, betiere, kolektibo horren gizarteratzea sustatzeko izan duten inplikazio maila ikusarazteko asmoz. Helburu bikoitza du: Lotura hori ikusarazi eta adimen desgaitasuna duten pertsonenganako jokabide bidezkoagoa sustatzea.

Hasiera baterako, Gorabidek 100 Gorakide bereizgarri eman dizkie beste horrenbeste enpresa eta partikularri, adimen desgaitasuna duten pertsonen aldeko inplikazio berezia izan dutelako. Erakunde eta pertsona horiek, batez ere, elkartearen bidez burutzen diren sentsibilizazio ekimenetan parte hartu dute (Goratu Programa eta Pertsona Irisgarrien Programa), Irisgarritasun Kognitiboa eta Komunitateko Parte-hartze planetan ekintzak sustatu dituzte, edo, modu batera edo bestera, adimen desgaitasuna duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko lanean lagundu dute.

“Gizartean gero eta inplikatuago dauden neurrian, adimen desgaitasuna duten pertsonek beren bizi-kalitatea hobetu dute, gizarteratze-prozesuetan aurrera egin dute eta ahalik eta eremu gehienetan presentzia lortzen saiatu diraâ€, azaldu du Hugo Baroja Fernándezek, Gorabideko presidenteak. “Horregatik, balioa eman nahi diogu adimen desgaitasunaren inguruan lan egiten ez dutenek, beren konpromisoari esker, pertsona horien gizarteratzearen alde egiten duten ekarpenari. Azken finean, horretarako beharrik izan ez arren gure kolektiboaren alde egiten duen jendea saritu nahi dugu. Gorabideren asmoa Gorakide kopurua handitzen joatea da, eta ahalik eta erakunde eta pertsona gehienengan interesa piztea. Parte-hartze plan eta sentsibilizazio programen bidez egiteaz gain, gorabide.com webgunean dauden Goratu Programako edukiak baliatuz ere posible da bereizgarria lortzea.

Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa

Gorakide bereizgarria Bizkaiko lurralde historikora mugatuko da, beraz, Bizkaiko Foru Aldundiak babestu egin du, lurralde honetako herritarrek adimen desgaitasuna duten pertsonen erabateko gizarteratzean parte hartzea sustatzeko tresna den heinean. Foru erakunde horrek duela 57 urte hasi zuen Gorabiderekin daukan aliantza, adimen desgaitasuna duten pertsonen alde. Zentzu horretan, Gizarte Ekintzako foru diputatuak, Isabel Sánchez Roblesek, eskerrak eman ditu Gorabidek “bizkaitarrak gizarteratzearen bidera erakarri dituelako, bidean aurkitu gaituelako eta orain aliantza publiko eta sozial horretan elkarrekin gaudelakoâ€. Eta aipatu du, Gorakide bereizgarriaren bidez “bide hori orain beste pertsona eta erakunde askorena ere badela; izan ere, bizkaitar askok beren eguneroko ekintzen, keinuen, planen eta jokabideen bidez, adimen desgaitasuna duten Bizkaiko pertsonen bizi-kalitatea hobetzen laguntzen dute, eta Bizkaia bizileku inklusiboagoa izateko ahalegina egiten duteâ€.

GORAKIDE IZAN NAHI BADUZU, SARTU HEMEN: gorabide.com/goratuprograma.

LECTURA FÃCIL
Gorakide bereizgarria sortu dugu, trukean ezer espero gabe adimen desgaitasuna duten pertsonekin kidetasuna aintzatetsiteko. 100 Gorakide ditugu dagoeneko, eta askoz gehiago izatea nahi dugu. Gorakideak proposatu ditza – keten Gorabideko erabiltzai – leek idatz iezaguzue: comunicacion@gorabide.com