Haur-gazteentzako Orientazio Zerbitzua

2018/11/12

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gorabideren Haur-gazteentzako Orientazio Zerbitzua martxan jarri zenetik, 45 adingaberi arreta ematen ari gara. Adimen desgaitasuna duten edo edukitzeko aukera duten gazteak dira. Zerbitzu hori baliatzeko, bakoitzaren erreferentziazko gizarte langilearengana jo behar da, eta berak deribatuko du familia zerbitzuko psikologoarengana. Hasieran, balorazio bat egiten da, adinaren eta gaitasunen arabera; jolasaren eta ideia eta pentsamenduen komunikazioaren bidez behaketa egiten da; eta familiak ematen duen informazioa jasotzen da.

Horrela, eremu pertsonal bat sortzen da eta gazte bakoitzaren egunerokoan sortzen diren zalantza eta zailtasunen jarraipena egin daiteke. Gerora, zerbitzuaren izenean, behatutako kasuaren inguruko iritzi eta sentsazioak emango dira eta haur edo gazte bakoitzaren hazkuntza pertsonalean lagungarriak izan daitezkeen estrategiak planifikatuko dira, elkarrekin. Horiek eguneroko zainketan integratuko dira, betiere familien helburu eta lehentasunak kontuan izanda.

Gainera, zerbitzuak laguntza ematen du honakoetarako: aitorpen ofizialak, prestazioak eta baliabide ekonomiko eta materialak jasotzeko laguntzak; zerbitzuen eskaerak kudeatzeko orientazioa; diagnostiko, balorazio, tratamendu eta jarraipen psikologikoa; elkarbizitzaren zailtasunen aurrean laguntza ematea; hasierako balorazio psikiatrikoa eta espezialistarengana bideratzea; hezkuntza arloko inklusio-prozesuan laguntza ematea; eta familia prestakuntza.

 

Gizatek

Beste aldetik, Gizatek laguntza produktuetarako orientazio eta dirulaguntzen inguruko foru zerbitzuaren laguntzak arau – tzen dituen Dekretua aldatu egin da. Helburua zera da: mendekotasun egoeran dagoen pertsona zaintzen duenaren lana errazteko produktuak identifikatzea, zainketa lan horrek eragiten duen desgaste fisikoa arintzeko asmoz.

 

 

BBK SAIOA GORABIDE ZERBITZUA
administracionsaioa@gorabide.com
Tel. 94 453 90 86