Udako oporretan, 320 plaza eskaintzen ditugu

2022/01/10

Inprimakiak posta arruntez edo posta elektronikoz bakarrik bidali daitezke

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Aurten, hiru inguruabarrek baldintzatu dute gure Aisialdi Zerbitzuaren Udako Programa: covid-19aren aurrean ahalik eta arreta handienarekin jarraitu beharra, txertaketa-maila altua eta pandemiaren ondorioz sortutako eguneko irteeren arrakasta. Horregatik, aurreko denboraldiko formatua errepikatu nahi dugu: 200 plaza daude asteko egonaldietarako, baina erkidego mugakideetako tokiak gaineratuta; Bizkaian eginiko eguneko irteeretan, berriz, 120 plaza.

Uztailaren 1etik abuztuaren 30era izango da programa. Astebeteko egonaldiak Lekeition, Urduñan, Durangon, Burgosen, Logroñon eta Iruñean izango dira, unean-unean indarrean dagoen araudiaren arabera. Irteerak, berriz, sei jarduera izango dira, 15 egunetan banatuta. Bi kasuetan, boluntarioek covid-19aren prebentzioari buruzko prestakuntza jasoko dute, eta PCR bat egingo da hasi aurretik.

Postaz edo e-mailez
Eskaerak urtarrilaren 31ra arte aurkez daitezke, bakarrik posta arruntez edo posta elektronikoz. Onarpen-bal – dintzak honekin batera doazen jarraibideetan daude; beraz, arretaz irakurtzea gomendatzen dizuegu.

👉 solicitud-verano_uda-eskaera-2022

Emateko epea: Urtarrilaren 31ra
Posta elektronikoa: tiempolibre@gorabide.com
Posta helbidea: Gorabide – Astialdiko Zerbitzua
Poza Lizentziatua, 14-2.
48011 Bilbo