“Zurekin” jarraituko dugu apirilean eta maiatzean

2021/04/13

Gure Prestakuntza eta Familia Parte-hartze Zerbitzuak ZUREKIN Programaren saio berriak programatzen ditu, elkartekideen partaidetza bizirik mantentzeko

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gure Prestakuntza eta Familia Parte-hartze Zerbitzuko ZUREKIN Programak aurrera jarraituko du apirila eta maiatzean, gure familiei hainbat gai interesgarriren inguruko saio telematikoak eskainiz. Nobedade moduan, ostegunetan egiten hasiko gara, baina ordutegia betikoa izango da, arratsaldeko seietan.

Apirilaren 22an, irakurketa errazeko idazlea María Peralta izango dugu, irakurketa irisgarrira gerturatzeko. Eta 29an, Cristina Mendietak, gure BBK SAIOA GORABIDE Zerbitzuko gizarte-langileak, Bizkaian adimen desgaitasuna duten pertsonentzako eta beren senideentzako dauden baliabideak azalduko ditu.

PZP, sukaldaritza, eta askoz gehiago
Maiatzean, hilaren 6an, pertsonengan zentratutako plangintza (PZP) izango dugu hizpide, laguntza-tresna gisa, gure elkarteko erabiltzaileen esperientzia pertsonalen bidez. Eta 13an, saio desberdina izango dugu bere curriculumean Michelin izar bat duen Koldo Royo chefarekin: menu berezi bat prestatuko dugu zuzenean, “bizitzaren osagaien” inguruko hausnarketa egiten dugun bitartean.

Informazio gehiago eta izen-emateak: gorabide.com/charlas-web.