Eusko Jaurlaritzak osasun krisiaren ondorioz eskura dauden gizarte laguntzei buruzko informazio guztia jaso du webgune batean

2020/04/20

Eusko Jaurlaritzaren, foru-aldundien eta estatuaren laguntza guztiak kontsultatzeko bilagailu exhaustibo bat da

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak atari berri bat jarri du martxan interneten. Haren helburua da EAEko herritarrei, gizarte-zerbitzuen profesionalei eta EAEko hirugarren sektoreko erakundeei Covid-19aren eraginari aurre egiteko dauden gizarte-laguntza guztien gaineko informazio osoa eskueran jartzea. Informazio hori eskuratzeko, klikatu esteka honetan: covid19laguntzak.siis.net/eu.

Bilagailuak balio du aktibatu diren prestazioak laster eta erraz aurkitzeko: langabeziarako, diru-sarrerak gutxitzeagatik, etxebizitzarako, kontziliaziorako edo oinarrizko beharrizan eta hornikuntzetarako. Gainera, etengabe eguneratzen den atariak erraztu egiten du Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiek eta Espainiako Gobernuak martxan jarritako laguntzak, prestazioak, luzamenduak eta salbuespenak kontsultatzea.

Laguntza bakoitzaren ezaugarriei buruz dagoen informazioa bistaratu ez ezik, atari berriak, gainera, organo kudeatzailerako esteka bana ematen du, laguntza bertan eskatu ahal izateko.