2016-2019 Plan Estrategikoa

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gorabideren laugarren Plan Estrategikoa (2016-2019) egiten kontraste taldeak aritu dira elkarlanean: erabiltzaileak, familiak, profesionalak eta boluntarioak, eta kanpoko adituen laguntza ere izan dugu. Plan horretan daude jasota datozen lau urteetarako erronkak eta helburuak.

Helburuak

Adimen desgaitasunen bat duten pertsonek eta euren familiek ahalik eta bizi kalitaterik onena lor dezaten laguntza ematea.

  • Pertsonarengan arreta jarritako plangintza
  • Pertsona erabiltzailearen protagonismoa
  • Bizi-kalitatearen azterketa
  • Familien Bizi-kalitatea Babesteko programa

Gizarteko erreferente sozial eta teknikoa izatea

  • Berrikuntza, malgutasuna, esku hartze eredua.
  • Ezagutza partekatzea.
  • Ingurumenaren aldeko ekintzak.

Iraunkortasunari eta bideragarritasun ekonomikoari eustea

  • Efizientzia ikerketak egitea.

Sareko lana, hirugarren sektorearen garapena sustatu, loturak finkatu eta harremanetarako esparru berriak sortu

  • Hirugarren sektoreko entitateekiko loturak finkatzea praktika onak eta posizionamendua partekatzeko.
  • Erakundeekiko loturak finkatzea.
  • Erakundeekiko harremanetarako espazio berriak sortzea.

Gizartearekiko konpromisoa eta eragin soziala

  • Garapen soziala sustatu, balio etiko eta solidarioak eta ingurumenarekiko konpromisoa oinarri hartuta.
  • Gizartean dugun presentziari eustea, gure konpromisoari eta adimen desgaitasunaz dugun ezagutzarekin loturik.

Profesionalak garatzea, balio, xede eta helburuekiko lotura sustatuz

  • Profesionalen garapenean aurrera egin gaitasunen bidezko kudeaketaren bitartez
  • Pertsonak kohesionatu gure balio, xede eta helburuetara bideratutako erakunde kultura ereduaren inguruan.

Berrikuntza finkatu, adimen desgaitasuna duten pertsonen ahalduntzea, irisgarritasun kognitiboa eta sortzen diren beharren erantzuna sustatuz

  • Pilotajeen ezarpena zabaltzea, bai zentro eta zerbitzuetan, bai elkarte barruko espazio berrietan.
  • Berrikuntzarako ildo berriak sortzea, irisgarritasun kognitiboarekin lotutakoak.
  • Sortutako ezagutza teknikoari balioa ematea.

Elkarte mugimendu zabala, kohesionatua, parte hartzailea eta kidetasun sentimendua duena

  • Familiek parte hartzeko bide berriak aztertu elkarteko jarduera barruan.
  • Elkartegintzaren balioa sustatu bazkide izatearen bidez.

Kudeaketa sistemak eta eskakizunak ziurtatu: araudia, Kudeaketa Aurreratuaren eta Bizi Kalitatearen ereduak, eta konpromiso etikoa

  • Araudia kudeatzeko sistema integratua garatu.
  • Kudeaketa Aurreraturen eta Kalitate Osoko ereduen bideko antolaketa garatu.
  • Eraginkortasun eta iraunkortasun ekonomikoa.