2012-2015 Plan Estrategikoa


Warning: checkdate() expects parameter 1 to be integer, string given in /var/www/vhosts/gorabide.com/httpdocs/wp-content/plugins/gorabide/gorabide.php on line 972
Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gorabideren hirugarren Plan Estrategikoan (2012-2015), erabiltzaile, familia eta boluntarioen kontrasterako taldeek parte hartu dute, bai eta etika batzordeak eta kanpoko adituek ere.

Helburuak

Erabiltzaileen bizi kalitatea hobetzea

  • Erabiltzaileen gogobetetzea lortzea.
  • Familien gogobetetzea lortzea.

Erreferentea den erakundea izatea

  •  Desgaitasunean erreferentea.
  • Bere ingurunearekin konprometitua.

Ekonomikoki jasangarria eta bideragarria den elkartea izaten jarraitzea

  • Ekitaldi itxiera orekatuak lortzea.

Bizkaiko Foru Aldundiarekin loturak sendotzea

  • Lankidetza sendotzea aldian behingo kontaktuekin.
  •  Gizarte zerbitzuen sistema zabaltzen laguntzea, gure eredu eta balioekin koherentea dena.

Loturak sendotzea Lantegi Batuak, Futubide eta Fevas elkarteekin, eta gehiago sortzea

  • Posizionamendua sortzea politika publikoetan.
  •  Hobetzeko aukera ematen diguten lotura berriak identifikatu eta garatzea.

Gure komunikazioa eta gizartearen partaidetza sustatzea gure erakunde eta gizarte proiektuan

•    Adimen desgaitasuna duten pertsonen irudia hobetzea gizartean.
•    Erakundearen ospea areagotzea.
•    Herritarren partaidetza gure proiektuan, boluntarioen bidez.

Ezagutza eta informazioa kudeatzea

  •  Desgaitasunean eta mendekotasunean esku hartzeko ereduen garapen teknikoaren egoera etengabe eguneratzea.
  • Araudiaren garapena, aldaketak eta desgaitasunean eta mendekotasunean esku hartzeko sistemen eboluzioa gainbegiratzea.
  • Gorabideko esperientzien trukea eta egiten jakitea sustatzea
  • Informazioaren kudeaketa hobetzea

Feaps eta EFQM kalitate ereduak zabaltzen aurrera egitea

  • Adimen desgaitasuna duen pertsona bakoitzaren partaidetza sustatzea laguntzen zehaztapenean.
  • Adimen desgaitasuna duten pertsonen autodeterminazioa/autonomia eta partaidetza sustatzea.
  • Gorabideren lan prozesuak hobetzea eta beharrezko euskarriez hornitzea.
  • Bikaintasuna lortzeko bidean aurrera jarraitzea eta, horretarako, Feaps eta EFQM kalitate ereduak erreferentziatzat hartzea.
  • I+G+b sustatzea.
  • Familien partaidetza areagotzea.
  • Familiarentzako laguntzak hobetzea.
  • Gure etika proiektua sendotzea, bai arretan, bai kudeaketan.

Sozietate oinarri zabala eta kohesionatua mantentzea

  • Gure sozietate oinarria mantentzea, erregistratutako bazkidetzat hartuta.
  • Balioa ematea Gorabideko bazkide izateari.

Pertsonen garapena, inplikazioa eta motibazioa sendotuz

  • Prestakuntza iraunkorra.
  • Lidergoa garatzea Gorabideko liderren garapenaren bidez.
  • Erakundearen gaitasunen eredua finkatzea, balioen gainekoa.

Ekonomia eta finantza kudeaketa eta baliabide alternatiboen bilaketa

  • Ekitaldi orekatuak.
  • Finantziazio espezifikoaren eskabidea proiektu berrietarako.