Plan Estrategikoa (2021-2023)

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gorabideren bosgarren Plan Estrategikoak (2021-2023) Garapen Iraunkorrerako Helburuen (GIH) ikuspegia txertatu du hausnarketa estrategikoaren prozesuan.  Horrela izanik, 2023ra arte garatuko ditugun 61 estrategiak GIH batera edo batzuetara bideratuta daude (ikusi koadroa). Hausnarketa prozesu horretan 42 pertsonak parte hartu zuten, zuzendaritza batzorde, familia, erabiltzaile, langile eta boluntarioen artean, baita Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Saileko ordezkariek ere.

HELBURUAK

Covid-19aren pandemiaren ondoriozko gertakari eta errekerimenduak kudeatzea

Gizarte ekintzaren marjina handitzea

  • Erantzukizun publikoko zerbitzuez haragoko esku-hartzea (hitzaldiak ikastetxeetan, boluntariotza, Gorakideak…).

Erakundea sendotzea

  • Gure elkarte kideen taldea sendotzea
  • Gure balioen zabalkundea
  • Gizarte sentsibilizazioa.

Eskaintzen ditugun gizarte zerbitzuei balio erantsi handiagoa ematea

  • Pertsonengan zentratutako plangintza.
  • Erabiltzaile eta senideen parte-hartzea.
  • Berrikuntza.

Gizarte eraldaketa

  • Aliantzak eta lankidetza-esparruak garatu eta sendotzea.
  • Gizarte-eraldaketarako proiektuetan adimen desgaitasuna duten pertsonen ahalduntzea eta lidergoa garatzea.
  • Ingurumena zaintzen laguntzea.

Adimen desgaitasuna duten pertsonen eta beren senideen beharrizanei erantzuna ematea

  • Gure zentro eta zerbitzuetan identifikatutako beharrizanei erantzutea.
  • Erabiltzaile profil berrien beharrizanak aldarrikatu edota erantzuna ematea.

Elkarte izaera sendotzea eta adimen desgaitasuna duten pertsonak ahalduntzea

  • Gure gizarte oinarriarekiko partaidetza eta babesa.
    Adimen desgaitasuna duten pertsonen ahalduntzea eta lidergoa garatzea.

Langileak gure Xede, Ikuspegi, Balio eta antolakuntza-proiektuarekin bat etortzea

  • Estrategia berriarekin lerrokatutako prestakuntza eta gaikuntza ildoak garatzea eta konpetentzien proiektua orientatzea.
  • Erakundeko liderren belaunaldi-aldaketa bermatzea.

Sortzen dugun ezagutza eta berrikuntzaren ekarpena egitea

  • Sortutako ezagutza zabaltzea.
  • Beste erakunde batzuekin lankidetza-esparruak garatu eta finkatzea.

Kudeaketa sistema eta araudiaren betekizunak bermatzea