BBK SAIOA GORABIDE: Familia guztientzako zerbitzu bat

2021/04/22

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Ezkerretik eskuinera: Esther Plaza (gizarte-langilea), Enrique Aja (psikologoa), José Pérez-Agote (psikiatra), Arrate Urizarbarrena (gizarte-langilea), Cristina Mendieta (gizarte-langilea), Manuel Martínez (zuzendaria), María Antonia Regué (psikologoa), Marga Arias (gizarte-langilea), Tania Pereda (psikologoa), Naroa Otaolea (administraria), Amaia Sáenz de Ugarte (gizarte-langilea).

Zer da BBK SAIOA GORABIDE Zerbitzua

Harrera, informazio, orientazio eta laguntza eskaintza integrala da, Bizkaiko adimen desgaitasuna duten pertsonentzat eta euren famili edo pertsona eta entitate tutoreen tzat, bizitza guztirako. Gorabidek garatzen du BBKrekin dugun lankidetza hitzarmenari eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzari esker.

Zer eskaintzen du gure harrera, informazioa, orientazioa eta laguntza familientzako zerbitzuak

  • Harrera eta hasierako laguntza: Lehen kontaktua adimen gaitasuna duen pertsonarekin eta haren familiarekin, Gorabideko partaide izaten hasteko. Desgaitasunaren diagnostikoa eta diagnostiko soziala.
  • Informazio etengabea: Baliabideak, zerbitzuak, prestazioak, pentsioak, dauden laguntzak edo legediak, orokorrak eta espezializatuak (mendekotasuna, desgaitasuna, prezio publikoak, ISNA, familia ugaria, lege-gaitasuna eta tutoretza aldatu, doako justizia tramitatu, etab.).
  • Orientazio pertsonalizatua: Desio, bizimodu eta itxaropen familiar eta pertsonaletara egokituta. Elkarrizketa eta topaketen bitartez egiten da, hainbat eremutan, desgaitasuna duen pertsona eta haren familia hobeto
    ezagutzeko.
  • Babesa, jarraipena eta laguntza: Bizitza-ziklo osoan zehar, arreta berezia jarrita trantsizio-momentuetan, larrialdietan (aldi baterako egoitzako arreta, babesgabetasun eta arrisku egoerak, etab.) edo beharrezko administrazio-prozeduren tramiteak, zerbitzu eta baliabide publiko edo pribatuetara sartzeko.
  • Gazte-haurrentzako orientazioa: 16 urtetik beherakoentzat, familientzat diziplina anitzeko erreferentea izan dadin, aldian-aldian joateko leku bat, senidearen garapena eta jasotzen dituen laguntzak ikus ditzaten.

Informazio gehiago:
BBK SAIOA GORABIDE Zerbitzua
administracionsaioa@gorabide.com
Tel. 94 453 90 86