Familia planak

2019/05/14

Gure parte-hartzeari buruzko hausnarketa taldetik “Familietatik familientzako” seigarren proposamena

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Zergatik ez zatoz Gorabideko beste familia batzuekin aisialdiaz gozatzera? Gure prestakuntza eta partehartze zerbitzuko proposamenak birformulatzeaz arduratzen den familia taldean egindako galderetako bat da. Horri erantzuna emanez sortu da Familia Planak, aurten zabalduko dugun proposamen berrietako bat.

Senide taldeen ohiko bilera hauek (ikusi agenda) informazioa partekatu eta elkarri laguntzeko espazio formalak dira. Baina, zergatik ez antolatu familia osoarekin egoteko eremu informalagoak?

Ideia sinplea da. Senide talde batek familiekin egiteko moduko plan bat adosten du: ibilaldi bat egitea, kultur arloko bisita bat, futbol partida bat…

Eskola-umeentzako jarduera
Badago familia talde bat, “familia plana” egiteko prest. Maiatzaren 30ean, osteguna, 18:00etan, eskola etapan dauden neska-mutiko batzuk eta haien amak elkartu egingo dira Gorabideko bulego nagusian (Poza Lizentziatua kalea 14, 2 – Bilbao), ekaineko larunbat batean zer egingo duten erabakitzeko. Planarekin bat egin nahi duten guztiak hurbildu daitezke.

Proposamenen bat al duzu?
Adimen desgaitasuna duen zure senidea ez bada eskola etapakoa, baina familian egiteko ideiaren bat baduzu, Familia Esku-hartze arloko arduradunarekin jar zaitezke harremanetan, planari forma eman eta beste familia batzuk ere parte hartzera animatzeko.

Informazio gehiago:
Diana Cabezas, Familiako Esku Hartze arduraduna
dianacabezas@gorabide.com
Telefonoa: 94 443 12 10