Familien iritzia

2026/10/15

Egoitzetan, etxebizitzetan eta eguneko aktibitate-zentroetan, hobetzen jarraitzea ahalbidetuko diguten beharrak edo proposamenak ezagutzeko bilerak egin ditugu

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

2026ko lehen hilabeteetan, bilera irekiak egin ditugu familiekin egoitzetan, etxebizitzetan eta eguneko zentroetan, zerbitzuetako jarduerari buruzko informazioa partekatzeko, iritziak jasotzeko, eta senideen eta laguntza-erreferenteen proposamenak ezagutzeko. Topaketa- eta elkarrizketa-gune horiek familien, erabiltzaileen eta profesionalen arteko harremana sendotzea ahalbidetzen digute, bai eta parte-hartzea bultzatzea eta ematen ditugun laguntzen etengabeko hobekuntzan aurrera egitea ere.

Familiek planteatutako gai nagusiak oporraldietan atseden-zerbitzuak irekitzeari, partaidetza komunitarioa handitzeari edo zentro batzuetako baldintza termikoei buruzkoak dira.

Laguntzak oporraldietan
Eguneko aktibitate zentroetan gehien errepikatutako eskaera da oporraldietan, hala nola abuztuan, aste santuan eta gabonetan, laguntzak eskuragarri izatea. Garai horietan atsedenerako eta laguntzarako aukerak ugaritzeko beharra ere aipatzen da, eta familia-kontziliazioa errazteko baliabideak izateko premia ere bai.

Jarduera komunitarioak
Hainbat familiak jakinarazi dute gure laguntzak jasotzen dituzten pertsonen presentziala soziala areagotzeko interesa dutela. Adibidez, baliabide komunitario gehiago erabiltzea, irteera eta txango gehiago egitea, lehen egiten ziren jarduera batzuk berriz egitea edo parte-hartzea pertsona bakoitzarentzat beharrezkoak diren laguntzez bultzatzea.

Baldintza termikoak
Eta zenbait zerbitzutan tenperatura altuekin eta pertsonen ongizatean duten eraginarekin lotutako kezkak jaso dira. Eta familiek adierazi dute beroaldietan ingurumen-baldintza egokiak izatea oso garrantzitsua dela.

Gai horiek guztiak, zentro bakoitzeko kontu zehatzago batzuekin batera, egin ditugun gogobetetze-inkesten emaitzei gehituko zaizkie, gure zerbitzuak eta adimen desgaitasuna duten pertsonei ematen dizkiegun laguntzak hobetzeko bidean beste urrats bat eginda.

Gogobetetze-inkesta
Gure egoitza-baliabideetan bizi diren edo eguneko aktibitate zentroren batera doazen pertsonen familiek egindako balorazio orokorra bostetik 4,59koa da, aurreko neurketetakoa baino handiagoa.

Era berean, zerbitzu-mota desberdinetako emaitzek aurrekoak gainditu dituzte: 4,80 etxebizitza lagunduetan; 4,76 egoitzetan; eta 4,53 eguneko aktibitate zentroetan.