Gure familien ondoan egoten jarraitzen dugu

2020/12/29

Pandemia egoeran egon arren, Zurekin Programak elkarte izaera bizirik mantentzen du, Obra Social La Caixa babesarekin lehen fasean

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gure Familia Parte-hartze eta Prestakuntza Zerbitzuak Zurekin Programa hasi du, covid-19aren ondoriozko murrizketak gorabehera familiei babesa ematen jarraitzea oso garrantzitsua delako. Obra Social La Caixaren laguntza duen ekimen honen lehen jarduerak hitzaldi telematikoak izan dira. Horien bidez, pandemia-garaian familiek bizitzen dituzten egoerekin erlazionatutako gaietan sakondu da: osasuna, ongizate emozionala, seme-alaba eta gurasoen arteko harremanak, bizi-kalitatea…

Gainera, saioak aberastu egiten dira familiek idatzizko txataren bidez egiten dituzten galdera eta hausnarketekin, edota partekatzen dituzten kezka edo sentimenduekin. Programari bizitasuna eta intentsitatea ematen diete.

Familietatik familietara mezuak
Zurekin Programaren barruan, familia batzuek aukera izan dute aurrez aurreko bileretan parte hartzeko, herri bereko sei pertsonako taldeetan (Getxo, Basauri eta Bilbo), beharrezko segurtasun-neurriak betez. Pandemiak planteatzen dituen zailtasunen inguruan hitz egin, enpatizatu eta elkarrenganako laguntza erakusteaz gain, beren ekarpenak partekatu dituzte “familietatik familietara mezu” batzuetan.

Horien bidez, nahiak, eskerrak, ikaskuntzak, proposamenak, eskaintzak eta eskaerak partekatu dituzte.

Informazio gehiago eta izen-emateak:
Tel. 94 443 12 10 (Laura Cabezas)
gorabide.com/charlas-web