Fisioteka Eguna eguneko aktibitate zentroetan

2026/09/07

Jarduera osasungarrien programak eboluzionatzen jarraitzen du 2024an hasi zenetik

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Maiatzean eta ekainean, fisioterapeuten taldeak, eguneko aktibitaterako zentroetako (EAZ) profesionalen laguntzaz, Fisioteka Eguna antolatu zuen Astrabuduan, Eretzan, Gernikan, Mungian, Muskizen, Txurdinagan eta Olan.

Guztira, 122 lagunek gozatu zuten aktibitate osasungarriak sustatzen duen egunaz. Oreka, indarra, koordinazioa, talde-lana eta zen tzumenen estimulazioa dira ekimenaren ardatzak, eta irailean berriz abiatuko dugu.

Bilakaera
Fisioteka 2024an jarri zen abian, gure zentroetan sedentarismoa saihesteko ikus-entzunezko baliabide gisa, eta 2025ean eredu fisiko batera eboluzionatu zuen, Víctor Tapia – Dolores Sainz Fundazioaren lankidetzari esker.