Apirilean PeñÃscolan izan ziren pertsonek modu positiboan ebaluatu dute esperientzia

Aurten, 23 pertsonek PeñÃscolan eman dute pazko-astea, laguntza-arloko boluntarioekin batera. Atseden hartzeko, denbora partekatzeko eta aisialdiaz komunitatean gozatzeko egunak izan dira, Plena Inclusiónen Oporren Programaren barruan, Imsersok partzialki diruz lagunduta.
Eta, pertsonen benetako parte-hartzearekin dugun konpromisoan aurrera egiten jarraitzeko, haien iritzia aintzat hartu nahi izan dugu, gogobetetasun-inkesta batean jasoz. Izan ere, haien ekarpenak funtsezkoak dira, aisia egitea ez ezik, erabakitzea eta esperientziak modu partekatuan eraikitzea ere badelako.
Balioetsiena
Ebaluazio orokorra oso positiboa izan da. Aipagarrienen artean, txangoak daude: paseoa itsasontzian, labirintoa, Planetarioa eta Castelló edo Tortosara egindako bisitak. Baita hotela, kokapena, irisgarritasuna eta langileen tratua ere. Edo elkarbizitza, bai erabiltzaileen artekoa bai boluntarioekin. Eta, jakina, denek elkarrekin egindako jarduerak: dantzaldia, karaokea, igerilekua edo erosketak.
Hobetzeko gaiak
Inkestak berrikusi beharreko kontuez ohartzen ere laguntzen digu. Batzuek adierazi dute oporrak laburrak izan zirela, ez zutela egin nahi zuten guztia egiteko astirik izan, edo bidaia autobusean oso luzea izan zela.
Horrelako iritziak hobetzeko eta bidaiak bakoitzaren gustu, erritmo eta beharretara gehiago egokitzeko aukera dira.

