Gure 58. urteurrena ospatu dugu adimen desgaitasuna duten pertsonen ahalduntzea aldarrikatzen

2020/09/16

Efemeridea elkarteko autogestore-taldeen 20. urteurrenarekin eta Plena Inclusión konfederazioak abiatutako ‘Pertsonen ahalmena’ kanpainarekin bat dator

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Desgaitasuna duten pertsonen ahalduntzea hartu da gai nagusi moduan; izan ere, elkartearen 58. urteurrenak bat egin du autogestore-taldeen 20. urteurrenarekin eta Plena Inclusión konfederazioak abiatutako ‘Pertsonen ahalmena’ kanpainarekin. Azken horren asmoa da kolektibo honetako pertsonek edozein arlotan parte hartzeko daukaten eskubidea ikusaraztea. Hori da Gorabideko erabiltzaileek egin dutena. Horietako lau pertsonaren testigantzak entzuteko aukera izan dugu, eta, azaldu dutenez, duela bi hamarkada hartu zuten gizartean parte hartzeko erabakia. Ekitaldiaren ostean, gure euritako-irekiera tradizionala Facebook, Twitter eta Instagram bidez egin da, #GorabideEguna2020 traolarekin.

“Parte-hartzea bi faktoreren mende dago: Gure ahalegina bera, eta inguruan aurkitzen ditugun aukerak”. Federico Gilek eman digu azalpena, Gorabideko autogestore-taldeen sortzaileetako batek. Bestalde, Amparo Cubillak, Gorabideko emakume-taldeko kidea, azaldu digu zer izan den berarentzat Deustuko Unibertsitateak emakumeei eta desgaitasunari buruz egindako ikerketa. Berak ere parte hartu du lan horretan. “Ahalduntzen lagundu dit, segurtasun handiagoa izaten. Nire buruarengan konfiantza gehiago daukat, eta gustuko ez ditudan gauzei edo batzuetan min ematen didatenei aurre egiten lagundu dit”.

Jorge Llorentek, Gorabideko autogestorea, prestakuntza ematen die jendaurreko arreta lanpostuetan dauden langileei, irisgarriago izaten irakasteko. Prestakuntza horren funtsetako bat zein den azaldu digu: ”Pertsona gisa ikusten banauzu, gauza batzuetarako gaitasunekin, eta laguntza beharrizan batzuekin, modu egokian erlazionatuko zara nirekin”. Enara Martínez ere autogestorea da, eta azaldu du zergatik ematen diren adimen desgaitasu-nari buruzko hitzaldiak ikastetxeetan: “Pentsatu nahi dut lagungarria dela desgaitasuna duten haurrentzat, beren kide eta irakasleek hobeto ulertuko dutelako zer gertatzen zaien, eta jakingo dute nola lagundu eta nola irakatsi”.

Erakundeen mezuak
Gure presidentea, Susana Gorbeñak, gogorarazi du “adimen desgaitasuna duten pertsonen ahalduntzeak aurrera egin duela gure elkarte mugimenduan, pertsonek eurek eskatu eta hartu duten protagonismoari esker”. Nabarmendu du horretarako moduetako bat autogestore-taldeak izan direla. 20 urte bete dituzte dagoeneko, eta oso ibilbide oparoa egin dute; gure elkartea zein gizarte osoa aldatzen joateko eta aukerak sortzeko modua izan da, betiere, adimen desgaitasuna duten pertsonen ekintza eta ikuspegiaren bidez. Pertsonen ahalmenaren bidez”.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politikako sailburu Beatriz Artolazabalek –grabaketa baten bidez, gainerako ordezkarien moduan– “oztopoak ezabatzeko lana zaila baina beharrezkoa dela, gizarte bidezkoago, pa-rekideago eta solidarioagoa lortzeko, inor atzean utzi gabe” adierazi du.

Gizarte Ekintzako foru diputatu Sergio Murillok mezu berezi bat zuzendu nahi izan die adimen desgaitasuna duten pertsonei: “Ez dugu ulertzen Bizkaia zuen ekarpenik gabe; eta hartu duzuen bidea zoriontzekoa da; Bizkaia hobe bat egiten laguntzen duzue”.

Eta Bilboko alkate Juan Mari Aburtok adierazi duenez, “pertsona guztiok behar dugu laguntza, modu batera edo bestera; adimen desgai-tasuna duzuen pertsonok ere ahaldundu behar duzue, zuen bizitza kudeatzeko gai zarete eta”.

Ekitaldiaren ostean, gure euritakotada tradizionala Facebook, Twitter eta Instagram bidez egin da, #GorabideEguna2020 traolarekin. Mezu horrekin, ia 100 interakzio egon dira sare sozialetan, eta bideoaren 300 bat bistaratze gure Youtubeko kanalean.