Gizarte zerbitzuei egin diegun ekarpenaren oraina, iragana eta etorkizuna jorratu ditugu

2022/09/29

Gorabide Egunak herri-administrazioekin eta hirugarren gizarte-sektoreekin dugun lankidetza nabarmendu zuen, eta aterkien jai tradizionala berreskuratu zuen

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Iñigo Urkullu Lehendakaria eta Juan Mari Aburto Bilboko alkatea izan ziren gurekin, oso berezia izan zen Gorabide Egunean, gure 60. urteurrenean. Horrez gain, gure lehendakariak, Susana Gorbeñak, Beatriz Artolazabal Gizarte Politiketako sailburuarekin hitz egin zuen, baita Sergio Murillo, Gizarte Ekintzako foru diputatua, eta Valeria García-Landarte, Fevaseko zuzendariarekin ere, gizarte zerbitzuen sistemari egiten diogun ekarpenari buruz, iraganaren, orainaren eta etorkizuna ardatz hartuz.

“Gorabidek bidea ireki zuen adimen urritasuna duten pertsonek beren eskubideak aintzat hartuak izan ditzaten”, ziurtatu du lehendakariak. “Eskerrik asko gurekin harremanetan jartzeagatik eta bidaia honen zati handi batean elkarrekin lan egiteagatik”, gaineratu du.

Bere aldetik, Bilboko alkateak aitortu du: “Gorabiderekin dudan harremana esperientzia profesional edo politiko bat baino gehiago izan da bizi-esperientzia bat”. Eta “administrazioen eta hirugarren sektorearen arteko harreman pribilegiatuaren aldeko apustua” egin zuen.

Iragana, oraina eta geroa
Beatriz Artolazabalek azpimarratu duenez, “elkarlan publiko-soziala inoiz baino garrantzitsuagoa da, eta atzera elikatu behar gaitu. Izan ere, “arazoarekiko hurbiltasun horretatik baliatzen gara administrazioetatik modu egokiagoan legeak egiteko”.

Sergio Murillok azpimarratu duenez, gure ekarpena “ondo kudeatzean oinarritzen da, baina prozesu osoan kritikotasun faktorea eta erabiltzaile-ikuspegia handituz: gorantz erabakiak hartzean eta beherantz hedapenean”.

Eta Valeria García- Landartek “oinarrizko eragile bat” garela baloratu du, “ez bakarrik zerbitzuen garapenean, baita politiketan eragiteko eta sentsibilizaziorako ere”.

Elkarrekin gobernatuz
Gure presidenteak “erabakiak hartzeko ardatz nagusi gisa elkarrizketa soziala duen elkarrekin bideratutako gobernua” defendatu zuen. Horrez gain, “erantzukizun publikoko zerbitzuei ematen diegun balio erantsia” azpimarratu zuen, “erabiltzaileekiko ikuspegia izateak” duen garrantzia eta “beraien bizitzako protagonista bihurtzeko moduez, ez soilik teorian, baita praktikan ere”, hitz egin zuen.

Azkenik, Kepa Oyarzabalek, gure erabiltzaile eta prestatzaileetako batek, aterkien jaiari hasiera eman zion, eta bertan 400 bat lagunek argi utzi zuten, noizbait edonork beharko duela laguntza, euria egiten badu aterki bat beharko duen moduan.