Gorabide Eguna 2025 ospatzen dugu, BBK SAIOA GORABIDEren 20 urteko eragina azpimarratuz

2025/09/17

BBK Aretoan dibulgazio-jardunaldi bat egin ondoren, gure koloreaniztun paraguada tradizionala egin genuen inklusio osoaren alde, Bilboko Bizkaia plazan

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Aurten, Gorabidek bere 63. urteurrena ospatzeaz gain, 1962an sortu baitzen adimen desgaitasunaren Bizkaiko lehen erakunde gisa, BBKrekin izenpetutako lankidetza-hitzarmenak bi hamarkada beteko ditu, adimen desgaitasuna duten pertsonei eta haien familiei laguntza integrala emateko helburuz lurraldean proiektu aitzindaria sortzea ahalbidetu zuenak, hain zuzen ere.

Gorabide Eguna 2025 ‘BBK SAIOA GORABIDE: 20 urteko laguntza integrala’ jardunaldiarekin hasi zen, baliabide horrek adimen desgaitasuna duten pertsonen eta haien familien bizikalitatean duen eragina azalduz. Nahikari MelĂ©ndez, adimen desgaitasuna duen gaztea; Sionara Groh, adimen desgaitasuna duten hiru pertsonaren ama; Cristina Mendieta, gizarte-langilea; eta Emma BallĂșs, psikologoa protagonistak izan ziren. Lauren artean, “gizarte-laborategi” horren gakoak azaldu zituzten, sortzen diren beharrak zuzenean antzemateko, konponbideak aurreikusteko, eta proposamen be rritzaile eta balio erantsikoak sortzeko gai egiten dutenak.

Aurretik, gure presidentea Susana Gorbeñak nabarmendu zuen BBK SAIOA GORABIDE “gertukoa eta uler korra” dela, eta “familiei eta erabiltzaileei bizitzan sortzen zaizkien beharrizanei erantzun egokia” ematen diela. Nora Sarasola BBK Fundazioko Gizarte Ekintzako zuzendariak esan zuenez, “duela 20 urte jaio zen ekimen honek lehentasuna izaten jarraitzen du guretzat”. “Eta argi dugu lankidetzan arituz bakarrik dela posible, Gorabide ren eta bera bezalako gizarte-erakundeen inplikazioarekin”, azpimarratu zuen. Eta Txema Franco gure elkarteko zuzendari kudeatzaileak lankidetzako bi hamarkada hauen eragina aztertu du.

 

Erakundeen konpromisoa
Bestalde, Amaia Antxustegi Gizarte Ekintzako foru-diputatuak “konpromiso irmo eta saihestezina” aipatu zuen, “jakin badakigulako inklusioa ez dela baliabideekin bakarrik lortzen, sistema koordinatuak eta pertsonarengan oinarrituak ere beharrezkoak direla”. “Bide horretan, elkarlana Gorabiderekin, eta hirugarren sektore osoarekin, pieza estrategikoa da”, erantsi zuen.

Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuaren esanetan, gizarte inklusiboa “kolektiboki eraikitzen da, auzolanean, elkarlanean, denbora luzeegiz agian ikusezinak izan direnei entzunez eta ahotsa emanez”.

Eta Bilboko alkate Juan Mari Aburtok “pertsonen autonomiaren sustapena” aldarrikatu zuen, “bakoitzaren indibidualtasuna errespetatuz eta bere bizitzaz ahalik eta gehien jabe dadin lagunduz. Laburbilduta, nork bere bizitza bere izaera zehatzaren arabera kudeatzeko eskubidea errespetatzea”.

Koloreaniztun euritakotada
Jardunaldiaren ondoren, Bizkaia plazan, Nahikarik hasiera eman zion erabateko inklusioaren alde urtero egiten dugun euritakotadari. “Laguntzak leku askotatik etorri ahal zaizkigu; baita edozein pertsonarengandik ere. Eta geuk ere lagun dezakegu, eta gero eta gehiago egiten dugu”, adierazi zue

Sama Siku fanfarreak girotuta, ekintza horrek agerian utzi zuen edonork behar duela babesa, euria egiten duenean aterki bat bezala. Eta bertan izan ziren adimen desgaitasuna duten pertsonak, haien familiak, Gorabideko profesionalak eta Bizkaiko erakunde eta erakundeetako lagunak.