Gorabide Eguna 2026 Desgaitasuna duten Pertsonei buruzko Nazioarteko Konbentzioaren 20 urteekin lotu dugu

2026/09/16

Adimen desgaitasuna duten lau pertsonaren testigantza jaso dugu, eta Nazio Batuak, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala eta Plena Inclusi贸neko Legelarien Sareko ordezkariek parte hartu dute

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gure 64. urteurrenaren ospakizuna Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentzioaren 20 urteekin bat dator. Horregatik, Gorabide Eguna 2026 ospatzeko antolatu dugun ‘Eskubideak inklusio bihurtzen ditugu’ jardunaldiak erakunde eta instituzioek desgaitasuna duten pertsonen eskubideen aurrean duten zeregina, Konbentziotik eratorritako aurrerapenak, eta eskubide horien erabileraren adibideak lehen pertsonan erakutsi ditu.

Adimen desgaitasuna duten lau pertsonak beren esku-bideak erabiltzean bizi izan dituzten esperientziak azaltzen dituzte. Irune Ugartek, gaitasun juridikoa eta eraba-kitzeko eskubideari buruz; Dolores Ruizek, autonomia eta bizimodu independenteari dagokienez; Izaskun Ortegak, aisia eta gizarte-partaidetzarekin lotuta; eta Cynthia Gij贸nek, berdintasuna eta diskriminaziorik ezaren gainean.

Nazio Batuak eta instituzioak
Gainera, Rafael Armestok, Plena Inclusi贸neko Juristen Sareko kideak, eta I帽igo Albiolek, Nazio Batuetako Local 2030 Koalizioko zuzendari ondokoak, Konbentziotik eratorritako aurrerapenei buruz hitz egiten dute, ikuspegi juridikoa 2030 Agendatik eta GJHetatik begiratzearekin konbinatuz.

Bere aldiz, Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak, Amaia Antxustegi Gizarte Ekintzako foru-diputatuak, Juan Ibarretxe Bilboko Udaleko Gizarte Ekintzako zinegotzia eta Susana Gorbe帽a Gorabideko presidenteak erakunde eta instituzioek desgaitasuna duten pertsonen eskubideen aurrean duten zeregina aztertzen dute.

Kolore anitzeko euritakotada
Ondoren, 12:00etan, Bizkaia plazan, adimen desgaitasuna duten pertsonen erabateko inklusioaren aldeko kolore anitzeko euritakotada tradizionala egiten da, eta Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak, Juan Mari Aburto BIlboko alkateak, Nerea Melgosa Ongizate sailburuak, Susana Gorbe帽a Gorabideko presidenteak eta Jon Etxebarria Gorabideko erabiltzaileak, elkarteko parte-hartze taldeetako bateko kidea, hitza hartzen dute.