Gorabide Korala: Kantuaz gozatzen Bilboko Koralarekin

2019/04/15

Facebooktwittergoogle_plusredditpinterestlinkedinmail

Bilboko Koral Sozietatearekin sinatu dugun lankidetza-hitzarmenari esker, gure Uribitarteko Aisialdi Baliabideen Zentroko erabiltzaileek kantu eskolak jasoko dituzte. Prozesu pertsonalean aberasgarria izateaz gain, koral propioa sortzeko aukera izango da: Gorabide Korala.

Gure Uribitarteko Baliabide Zentroko erabiltzailek kantuaz gozatzen eta horren inguruan hazi eta garatzen daude, Bilboko Koral Elkartearen eskutik. Ekimen horrek helburu bikoitza dauka: adimen desgaitasuna duten pertsonengana musika gerturatzea eta abesbatza propio bat sortzeko aukera aztertzea: Gorabide Korala.

Horretarako, astean behin Koral Elkartearen lokaletara joaten dira, Emma López irakaslearekin praktikatzera. “Ziur gaude, kantuaren bidez, bide inklusibo bat irekitzen dela eta ahots guztiek daukatela modu aktibo, sortzaile eta harmonikoan parte hartzeko aukera. Horrek eragin positiboa dauka praktikatzen duten pertsonen bizi-kalitatean”, azaldu dute abesbatzako kideek.

Bestalde, esperientzia honetan parte hartzen ari diren pertsonak pozarren daude. “Maite dugu abestea. Gainera, horrela, erakusten dugu edozer gauza egiteko gai garela, gainerako pertsonen moduan”, esan dute.