Gorabideren Arreta Goiztiarra Zerbitzuaren lan-eredu terapeutikoa

2016/01/28

Desgaitasun intelektuala duten neska-mutil eta beren familiekiko konpromisoa hartzen dugu integratzailea eta etikoa dan arreta osoko zerbitzuaeskaintzen, beren bizi-kalitatea hobetzeko asmoz.

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gorabideren Arreta Goiztiarreko Zerbitzuaren xedea beren garapenean edozein motatako alterazio ala trastorno, bai fisikoa, zentzumenena edo psikikoa, adierazten duten 0-6 urte bitarteko neska-mutilen ahalmenak sustatzeko ekimen-kopurua eskaintzeada. Honela, neska- mutil eta bere familiarekin lantzen da hiru eremutan behr dutentratamendua, aholkua eta orientazioa eskainiz: psikologikoa, soziala eta fisioterapeutikoa.

Desgaitasun intelektualak halako zailtasun bat ekartzen du pertsonak bere eguneko bizitzan moldatzeko behar dituen trebetasunetan, bai funtzionamendu intelektualekoan bai jokaera egokigarrikoan. Eta diagnostiko hori duten neska-mutilak bereziki sentiberak izan litezke bere autonomiari eta bere garapenari eragiten dien heltze osoaren (fisiko, psikiko edo sozial) aldaketa garatzeko.

Egoera honek inpaktu handia izan dezake familiarengan, eta, batzuetan, gurasoak gainezkatzera heltzen diren zalantza ugariak ekartzen ditu. Honek eska lezake profesionalek betetzen dituztenzerbitzu eta laguntzaren helburu bikoitza: batetik, neska-mutilaren garapenean laguntzeko eta , bestetik, familiari ere euskarria emateko.

Kolaborazioan oinarritutako esku-hartze-modeloak erraztendu familiek eta profesionalek ere tradizionalki onartutako rolak eraldatzea, eta honela, erabakiak hartzean bi parteen boterea orekatzea. Prozesu honek familien beharrak ulertzeko modu berria ekartzen du, eta oso garrantzitsutzat hartzen dugu familiaren berezko prozesu ebolutiborako.

Familien eta profesionalen arteko elkarlana
Ikerketa batzuek baieztatzendutenez, tratamendu-saio batean ezaguerak ez dira etengabe bereganatzen eta ikasteko benetan balio duenaren ehuneko nahiko txikia gertatzen da. Lankidetza-ikuspegi honen bitartez eguneko 24 orduetan zehar ikasketa-aukera gehiago sortzea bilatzen da, prozesu ebolutiboen integrazioa erraztuz.

Honek familiak prozesu terapeutikoan sartzen ditu haiek terapeutak bihurtu gabe. Familiaren ingurunearen araberako beharrak antzematen laguntzen du eta gurasoei laguntzen zaie behar hauen konponbidea aurkitzean parte hartu ahal izateko.

Horrela elkarrekiko laguntzaren interakzioasortzen da , honen ardatza desgaitasuna duten neska-mutilen eta bere familiaren beharrak asetzea delarik, eta bere berezitasunakkonpetentzia-zentzua, konpromisoa, berdintasuna, komunikazioa eta konfiantza direlarik.

Fisioterapiaren onurak
Fisioterapiaren alorretik, neska-mutilen ahalmenak bultza daitezke etapa ebolutibo bakoitzaren mugimenduak lor ditzaten: iraultzea, lau hanketan ibiltzea, zutik jartzea, ibiltzea etab. erraztuz. Lana bere ahalmen fisikoak mantendu eta hobetzera bideratuko da, uzkurtzeen gutxitzera, espasticidadaren ???? modulaziora, muskulatura indartzera, arnas-lanera, jarreraren mantentzera edo laguntza teknikoak sortzera.

Zentzu horretan, ikerketa askok erakutsi dute jada fisioterapiaren eraginkortasuna desgaitasuna duten neska-mutilen orekaren, jarreraren kontrolaren, martxa independentearen, ikasketa-motorra eta baita koordinazioaren hobekuntzan.

Bestalde, ahalegintzen dirahaurrak bere familiarekin eta ingurunearekin ere duen interakzioa sustatzen eta, honetarako, familiak ahalduntzea lortu nahi da, kasu bakoitzaren helburuak ezartzeko orduan parte hartu ahal izateko.