Gsef 2018 nazioarteko topaketan eta Euskaliteko 24. Europar Astean parte hartu dugu

2018/10/26

Gizarte Ekonomiaren Munduko Foroan, Aldundiarekin daukagun aliantza aurkeztu genuen; eta Euskaliten kongresuan, laguntzen plangintzan aplikatutako berrikuntza

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gizarte osoari onura ekartzeko helburuarekin, hirugarren sektorearen garapenean lagundu eta ezagutza partekatzeko estrategia daukagu abian. Horren barruan, Gsef 2018 Gizarte Ekonomiaren MundukoForoan egon gara, hain zuzen; eta Euskalitek antolatutako kongresuan, Kudeaketa Aurreratuaren 24. Europar Astea dela eta.

Gsef 2018 foroa urriaren 1a eta 3a bitartean izan zen, Bilbon. 84 herrialdetako 1.700 pertsona elkartu ziren: erakundeetako, ekonomia sozialaren arloko eta sektore sozialeko ordezkariak, berdintasunezko eta pertsonengan zentratutako gizarte inklusibo bat eraikitzeko lanean jarraitzeko esperientziak eta ikuspegiak partekatzeko asmoz, betiere kalitatezko enplegua, bidezko hazkundea eta garapen iraunkorra sustatuz. Foro horretan Bizkaiko Foru Aldundiarekin partekatzen dugun gobernantza ereduaren poster formatua aurkeztu genuen. Izan ere, 50 urte baino gehiago daramatzagu adimen desgaitasuna duten pertsonen aldeko lanean.

Panelean aliantza honen testuinguruari buruzko informazioa jaso genuen: lanaren elkarrekikotasuna, beharrizanak antzemateko lanean ematen digun balioa, esku-hartze prozesuen hobekuntza eta politika publiko eta zerbitzuen baterako sorkuntzan lortutako emaitzak.

Kudeaketa aurreratua
Bestalde, Euskalitek antolatutako Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astean parte hartu dugu hamaikagarren aldiz. Urriaren 23an izan zen eta berrikuntza izan zuen ardatz. Zehazki, pertsonengan oinarritutako plangintza gure zentroetan ezartzeko sistema aurkeztu genuen, bezeroengana bideratutako prozesuen bidezko aplikatzen dugun berrikuntzaren adibide gisa.

Aurkezpena egiteaz arduratu ziren Rakel Elgeta, Laguntza Plangintza eta Kudeaketa Unitateko zuzendaria; Cristina Quiroga, Ibarreta-Zuloko Egoitzako zuzendaria; Mónica Romero, Atxarte Egoitzako zuzendaria; eta Arrate Llanos, Artzentaleseko Egoitzako koordinatzailea. Guztien artean azaldu zuten zer diren bezeroak guretzat; Laguntzen Jarraipen eta Plangintza Prozesuaren ezaugarriak eta bilakaera; eta pertsonengan oinarritutako plangintzak daukan eragina zentroetako laguntzen ikuspegi eta zabalkundean.

Gainera, Jacob Gilek, gure Pertsonen Sailako zuzendariak, gaitasunen araberako kudeaketa sistemaren ebaluazio eta doikuntzarako funtsezko ideiak azaldu zituen, Hirugarren Sektoreko Adierazleen Foroak kongresuan bertan antolatutako jardunaldiak. Gu ere Foro horretako kide gara.