Guggenheim museoarekin garatutako audio-gida egokituak aurkeztuko ditugu

2015/10/16

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Deskripzioak ulermen arazoak dituzten pertsonen beharrei erantzuteko dira eta adimen desgaitasuna duten pertsonek egindakoak dira

Desgaitasunen bat duten pertsonen Nazioarteko Eguna dela eta, Guggenheim Bilbao museoak eta Gorabidek ulermen arazoak dituzten pertsonen kolektiboentzako egokitutako audio-gidak aurkeztu dituzte, adimen desgaitasuna duten zortzi pertsonak eta museoko hiru profesionalek egindakoak, hiru hilabetean erabili, aztertu, egokitu eta kontrastatu ondoren. Aurkezpenaren ondoren, Ola eguneko zentroko talde batek ibilaldi bat egin zuen audio-gidak erabiliz.

Juan Ignacio Vidarte Guggenheim museoaren zuzendari nagusiak dioenez, lankidetza horri esker “museoak aurrera egiten du, gero eta espazio irisgarriago eta zabalagoa izateko pertsona guztientzat. Eduki gehiago sartzen jarraituko duguâ€. Bestalde, Pablo Gonzálezek, Gorabideko kudeatzaileak, honela deskribatu zuen proiektua “bi bideren bat egitea: gure familiek 80ko urteetan hasitakoa eta gizarteak egindakoa†irisgarritasunerantz. Erronka hori “Guggenheim museoak bere egin du†goraipatu zuen.