Guztiaz gozatzeko uda bat

2025/08/26

Bela arratsalde bat Getxon eta Fernando Alonsoren Museoa Asturiasen bisitatzea dira udako programetan parte hartu duten pertsonek gozatu dituzten jardueretako bi, bai egonaldiei dagokienez, bai eguneko irteerei dagokienez

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Jende askok gozatu du

Gorabiden udan egiten ditugun jarduerekin.

Batzuek 8 egun kanpoan eman dituzte,

Oviedon egon den talde batek bezala.

Beste batzuek, gertuko lekuetarak,

egun bateko irteerak egin dituzte,

Getxon belaontzi-jarduerak kasu.

Aldundiaren dirulaguntzari

eta boluntarioei esker

da posible opor programa hau.

 


Ia 400 lagunek hartu dute parte aurten gure udako programan. Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntzari esker, adimen desgaitasuna duten pertsonei 287 plaza eta 112 boluntariotza-plaza eskaini ditugu, eguneko 24 irteeratan Bizkaian eta inguruetan, eta zortzi eguneko 13 bidaiatan beste norako batzuetara.

Junek lurrean utzi du bere gurpil aulkia, eta Getxoko kostaldetik belaontzian egindako ibilbide guztia atzerantz etzanda ematen du, eskua ur barruan duela, oso erlaxatuta. Bitartean, Lizak bela darama, Jose Luis de Ugarte Bela Eskolako monitoreak emandako pare bat argibide eskas jarraituz. Eta bere aurpegiak ondo egindako lanarekiko poza erakusten du. Eguneko jarduera horretan parte hartzen duten gainerako taldekideek primeran pasatzen dute ontzia batbatean igo eta jaisten denean, segurtasun txalupak azkar nabigatzean sortzen dituen olatuetatik pasatzean.

Bestalde, Fernando Alonsori buruz dakien guztia erakutsiko du Juliok, Asturiasko Llanera herrian Formula 1eko pilotuari eskainitako museoan egindako ibilbidean. Aurten Oviedon martxan jarri dugun Aukeratu Kultura bidaia tematikoaren barruan egin den beste bisita gidatuetako baten gidariari Jorgek eman dion laguntza gogorarazten du aurreko pasadizo horrek. Bi kasuetan, beren parte hartzeak jarduera berezi bihurtzen ditu gainerako taldekideentzat, haien esku hartzeez gozatzen baitute. Baita plan ona izango zela pentsatzen ez zutenak ere.

Zoriontasun adierazpenak
Belaontzia portura iritsi da, tripulazioa distiratsu eta blai, arropaz aldatzeko prest. Eta Fernando Alonsoren Museorako txangoa talde osoa pozik dagoela amaitzen da. Bi jarduerak amaitzean, emozio adierazpenak entzuten dira, baita gehiagorako gogoak ere. Gure udako programako jarduera guztietan errepikatzen den zerbait.

Egonaldiak eta irteerak
Aurten uztailean eta abuztuan antolatzen ditugun jardueretan parte hartu duten 17 taldeek egin dutenaren erakusgarri dira bi adibide hauek. Hamahiruk zortzi eguneko egonaldiak egin dituzte Gijonen, Oviedon, Santanderren, Larderon, Zarautzen, Iruñean, Novallasen edo Aukeratu planetako batean. Hauek, kulturara (Oviedo), hondartzara (Comarruga) edo naturara (Villanua) espresuki bideratuak. Eta beste lau taldek Bizkaiak eta inguruak eskaintzen dituen aukerak baliatu dituzte, eguneko irteerak eginez. Esperientziak izan dira Bilbon, bela jardunaldiak Getxon eta bisitak Maruri-Jatabeko natur gelara, Trenbidearen Museora eta Loiolako Santutegira Azpeitian, edo Santanderrera, Santoñara edo Zarautzera.