Gorabiden modu desberdinetan inplikatzen duten hiru senidek beren esperientzia kontatu eta aktiboki partaidetzak dakarkiena azaldu dute

Nieves Patxiren ama da, eta gure elkarte-mugimenduko jardueretan ordezkatzen gaitu. Inés Kevinen ama da, eta iaz batu zitzaion Gorabideko zuzendaritza-batzordeari. Eta Manuel Cristinaren aita da, eta urtero joaten da bazkideen batzarrera. Familiek gure elkartean parte hartzeko dituzten moduen hiru adibide dira, eta beste familiak gauza bera egitera animatzen dituzte.
Inés: Nik harreman afektibo oso berezia dut Gorabiderekin, 17 urte nituela boluntarioa izaten hasi nintzenetik. Gero, Kevin adoptatu genuen; 4 urterekin etorri zen gure etxera, orain ia 19 ditu, eta orduan egin nintzen bazkide. Familia-taldeetan parte hartzen hasi nintzen, elkartea dinamizatzeko prozesuan… Eta, duela urtebete, zuzendaritza-batzordeko kide bihurtu nintzen.
Manuel: Ni, benetan, batzarretara joa ten naiz eta ezer gutxi gehiago.
Inés: Baina gutxiago ere ez. Askok ezta hori ere. Eta oso garrantzitsua da parte hartzen dugula ikustea, interesa dugula.
Manuel: Noski, ni gauzak gutxi gorabehera nola dauden jakiteko joaten naiz. Garrantzitsua iruditzen zait. Eta ematen duzunagatik satisfazio pertsonala da, nahiz eta gutxi iruditu.
Nieves: Nik asko animatzen ditut bazkide egitera. Gorabideri esker nago nagoen tokian, eta elkartean parte hartzea neuk ere apur bat laguntzeko modu bat da. Ahal dudan neurrian, 77 urte baititut.
Inés: Atsegin dut familien elkarte bat garelako ideia hori. Eta zein garrantzitsua den Gorabidek bizirik jarraitzea; baina denon artean eraiki behar dugu. Guzti-guztiok, ahal dugun neurrian, gure aletxoa jarri behar dugu.
Nieves: Izan ere, ezin dugu dena eginda eman diezaguten esku utzi. Elkarte bat behar berak dituzten pertsonen multzoa baita, baina per tsona bakarrak ez daki nora joan.
Manuel: Normalena da Gorabideko familiok bazkideak izatea, askoz hobea delako guretzat. Lor dezakezun gauza bakarra, berekoia izan arren, abantailak dira.
Nieves: Familia gazteenei laguntzeko modu bat ere bada, zuk pasatutakoa gertatu beharrik izan ez dezaten. Edo ahalik eta hoberen pasatu dezaten. Babestuago senti daitezela.
Inés: Hori da. Eta Gorabidek egiten duenak familiok benetan behar dugunari erantzun diezaion, esaten ari gatzaizkiolako.
Batzarrak 2024ko eta 2025erako kudeaketa eta planak onartu ditu
Gorabideko bazkideek, batzarrean bilduta, aurreko ekitaldiko aurrekontuaren kudeaketa eta gauzatzea berretsi zuten. Era berean, 2025erako planei eta aurrekontuari oniritzia eman zieten. Horrez gain, 2026rako 88 euroko kuota onartu eta zuzendaritza-batzordearen berritzea baliozkotu zuten.
Informazio gehiago:
gorabide.com/gardentasuna


